(Ipar EH)

Bederatzi finaletatik zortzi jokatuko ditu Euskadiko selekzioak Pilotako Nazioen Ligan

Paleta larruzko finalean bakarrik ez da agertzen Euskadi. Ondorioz leku ezin hobean da Bilbo eta Barakaldoko 36 metroko ezker paretetan iragaiten den Nazioen Liga eramaiteko. Esku huskako lau finaletan lehiatuko dira Euskadi eta Espainia.

Bederatzi finaletatik zortzi jokatuko ditu Euskadiko selekzioak Pilotako Nazioen Ligan
Euskadiko Selekzioa Nazioen Ligaren estreinaldian. FIPV
Kriztof Arotzarena
2025/11/28 08:07

PILOTA


NAZIOEN LIGA 


36 metroko frontoian bururatzen ari da Nazioen Liga Bilbon eta Barakaldon. Oroit Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako plekariak Euskadirekin ari direla kasik denak. Espainiarekin nafartarrak eta Iparraldekoak Frantziarekin. Eta Iparraldeko batzuek ere Frantziaren selekzioa ukatzen dute.


Esku huska:


Euskadi eta Espainiaren arteko finalak izanen dira larunbatean esku huska banaka eta binaka bai gizonetan baita emazteetan ere.


Emazteak esku huska banaka

  • Euskadi / Espainia

Emazteak esku huska binaka

  • Euskadi / Espainia

Gizonak esku huska banaka

  • Euskadi / Espainia

Gizonak esku huska binaka

  • Euskadi / Espainia


Zezta puntako finalak ostiralean 19.00:


Emazteak buruz buruka

  • Euskadi / Espainia

Gizonak buruz buruka

  • Euskadi / Frantzia


Pala motzako finala ostiral arratsaldean

  • Euskadi / Frantzia


Paleta larruzko finalerdiak ostiralean 14.00

  • Espainia / Mexiko

  • Frantzia / Argentina


Elbarrituentzako pilota egokituko finala:

  • Euskadi / Frantzia

Paleta larruzko finala du bakarrik huts eginen Euskadiko selekzioak. Heldu da leku izigarri onean dela ondotik Nazioen Liga horren eramaiteko. Liga huntako nazio hoberenek heldu den urteko Munduko Txapelketa jokatuko dute Argentinan.


Trinketean


Berezkoetan, Duzunaritzeko lehiaketaren finalerdiak ostirala 18.30

  • Darmendrail – Luro / Espinal – Zubiat

  • Bielle – Gixandut / Lafitte – Dufau

Finala azaroaren 30ean 17.00


Donibane Garazin, Garat lehiaketaren hirugarren eguna buruz buruka abenduaren lehenean 16.00:

  • Iphar / Orhategarai

Orhategaraik irabaziko balu Super Prestigerako sailkatuko litzateke bestenaz lehiaketatik kanpo geldituko litzateke. Ipharrek ez du kasik aukerarik sailkatzeko. Irabazi beharko luke 40 / 02 sailkatzeko. Ipharrek irabaziko balu baina emaitza hori lortu gabe, Gurrutxaga sailkatuko litzateke.

Bigarren partidaren ekuazioa sinpleago da

  • Etxeberria / Mariluz

Irabazlea sailkatuko da Super Prestigerako. Saint Paulek jokatu bi partidak galdu baititu.

Asteleheneko partiden ondotik Super Prestigerako multzoak zozketatuko dituzte. Hiruko bi multzo izanen dira. Batean Larralde buru izanen da. Bestean, Ospital edo Ducassou. Zozketatuko dute multzo burua. Pierre Etxeberrik ere parte hartuko du zozketan baita asteleheneko bi irabazleek ere.



Amaturretan, Ipar EHko txapelketako lehen mailako finalerdiak Garindaineko trinketean:


Larunbatean 17.00

  • Sarako Larretxea - Etxeberri / Sarako Iribarren - Lekuona

Igandean 17.00

  • Urruñako Biscouby - Etxegoin / Hazparneko Hiribarne - Maitia

Finala abenduaren 14an zuzenean Euskal Irratietan 17.00



Ezker paretan, binakako txapelketaren bigarren egunaldia:


Ostiralean, Basaurin

  • Etxeberria-Rezusta / Zabala-Martija

Larunbatean, Lizarran

  • Jaka-Iztueta / Laso-Albisu

Igandean, Oiartzunen

  • Artola-Imaz / Larrazabal-Mariezkurrena

Astelehenean, Eibarren

  • Altuna -Ezkurdia / Elordi-Zabaleta


ERRUGBIA


TOP14 txapelketako 11. eguna larunbatean 16.35 :

  • Baiona / Lyon

Xuri urdinak zortzigarren dira eta Lyonekoak hamabigarren. Aitzin ikusia den taldea: Tiberghien - Spring, Maqala, Mori, Erbinartegaray - (z) Segonds, (e) Germain - Capilla, Leota, Bruni - Paulos, Iturria (kap.) - Setiano, Bosch, Bordelai.

Ordezkoak : Giudicelli, Calles, Johnson, Martin, Marchesin, Jantjies, Orabé, Cotet


ProD2 mailako 12. eguna ostirala 19.00:

  • Grenoble / BO

Bi taldeak hurbil dira sailkapenean. Puntu bakar baten ezberdintasuna dute.


Federale 1 – 10. Eguna, igandean 15.15 :

  • Nafarroa / Layrac


Federale 3 – 9. eguna, igandean

  • DERBIA : Barkoxe Mendikota / Bardoze

  • St Sèverin / Donapaleu

  • Capbreton / Hendaia


ESKUBALOIA


Gizonak, Ligako hamaikagarren eguna larunbatean 20.30

  • Bidasoa Irun / Valladolid


FUTBOLA


GIZONAK


Ligako 14. eguna :

  • Larunbata 14.00 : Mallorka / Osasuna

  • Larunbata 16.15 : Barzelona / Alaves

  • Larunbata 18.30 : Levante / Athletic

  • Igandea 14.00 : Erreala / Villareal


IZOTZ HOKEIA


Frantziako kopako final-zortzirenak asteartean:

  • Angelu 2 / Rouen 8


Magnus ligako 20. eguna ostiralean 20.30:

  • Angelu / Niza

21. eguna igandean 15.00:

  • Cergy-Pontoise / Angelu


LASTERKALDIAK


Baionako La foulée du Partage izeneko elkartasun proba iraganen da igande goizean.

Interesgarri izanen zaizu