Adimen artifiziala: DeepSeek, kode irekiko AA azkarrena eta merkeena

Txinan sortutako adimen artifizial berria lizentzia librearekin eta urririk balia daiteke. Euskara maila nahiko ona duela frogatu dute erabiltzaileek.

Adimen artifiziala: DeepSeek, kode irekiko AA azkarrena eta merkeena
DeepSeek adimen artifizialeko sistemaren aplikazio mugikorra.
Admin
2025/02/11 14:37

Adimen artifizialaren munduan mugarria jarri du Txinako DeepSeek sistemak. Prezio baxua, kode irekia eta erabilgarritasun zabala direla medio, OpenAI enpresaren ChatGPT eta Metaren AI sistemen lehiakide indartsu bilakatu da. Deep Seek aplikazioak enpresa teknologikoen balioa inarrosi zuen Amerikako Estatu Batuetako burtsan. Izan ere, Nvidia enpresaren txip karioegiak baliatu gabe eta energia gutxiago erabiliz erdietsi baitu OpenAi eta Metaren heinean ezartzea. Gainera, lizentzia librearekin eta urririk ezarri dute baliagarri. Euskara mailari dagokionez, aski ona dela adierazi dute zenbait erabiltzailek.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu