Jurgi Camblong Sophia Genetics enpresaren sortzaile eta buruak 'Adimen artifizala medikuntzan eta ontologian' hitzaldia emanen du Bidarteko Estia ingeniaritza eskolan, urriaren 21ean, 18:30ean.
Sabino Arana fundazioak gomitaturik, Jurgi Camblong lapurtarrak adimen artifizialak medikuntzan, eta bereziki xangreen kontra onkologian dituen erabilpenak eta pizten dituen itxaropenak aipatuko ditu hitzaldi horren karietara.
Sophia Genetics enpresa sortu zuen Suitzan eta, gaur egun, Bidarten ere badauka adar bat. Informatika eta datu azterketa ditu oinarri mundu mailako erien artatzen laguntzeko. 40.000ko bat paziente laguntzen ditu munduan eta mila ospitalerekin ari da lanean eskuz-esku. Genomaren datuak oinarri, bereziki minbiziek jo erien hobeki artatzen eta sendatzen laguntzeko datuak aztertzen ditu, ahal bezain diagnsotiko zehatzena eta araberako artamendua bilatzeko.
Lehangotik baliatua
Adimen artifiala jadaneko baliatua ospitale eta onkologia zentroetan minbiziak goiz atzeman eta artatzeko. Onkologoen eta artatzaileen egunerokoa arintzeko baliatzen da, besteak beste radiologian.
Esperantzak sortzen ditu, bestalde, proteinaren egituraren ezagutza hobetik artamendu eraginkorren atzemateko bidean.
Horiek oro zehaztuko ditu Jurgi Camblongek urriaren 21eko hitzaldian.