Donapaleu (Baxe Nafarroa)

Agnès Bizkaixipiren 'Inarumen' dokumentalak maputxeen egoera ekarriko du pantailetarat

Lehen dokumentala du Agñes Bizkaixipik: Inarumen. Donapaleuko Saint Louis zinema-gelan estreinatuko du azaroaren 21ean. Maputxeen egunerokoa du aipagai, haien eginmoldeak eta arrangurak.

Agnès Bizkaixipiren 'Inarumen' dokumentalak maputxeen egoera ekarriko du pantailetarat
Agnès Bizkaixipi Inarumen dokumentalaren egilea. AMIKUZEKO IRRATIA
Ainize Madariaga
2025/11/17 08:00

 

Agnès Bizkaixipik Inarumen dokumentala estreinatuko du Donapaleuko Saint Louis zinema-gelan azaroaren 21an, 20:30etan.

Wallmapu maputxeen herria da protagonista, bi estatuk zanpatzen duten nazioan, Txilek eta Argentinak. Txile menpeko Araucani eskualdeko maputxeak ezagutu ditu Bizkaixipik eta haien bizimodu eta arrangurak ekarri nahi izan ditu argitara.

 

Inarumen izenburuak mapudungun hizkuntzan ikasmolde bat adierazten du, inguramenaren behaketa adibidez. Eginez ikasten dela da horren kontzeptua.

 

Dokumentalaren bidez, nahi du ikuslea  hurbilarazi maputxeen errealitatera eta erakutsi ere gizatasunez beteriko ikusmoldea: Intimoagoa, klixe eta hedabideetan zabalduak diren irudietatik urrun.

 

Agnès Bizkaixipik, dokumentala dela medio, maputxeen egoera zanpatua eta Euskal Herrikoaren arteko  paralelismoa egin du. Maputxeen aldarrikapen nagusia, konparazione, haien lurren berreskuratzea baita.

Sustut espainolez mintzo da filma baina baditu euskarazko azpi-tituluak, haiek, ikusgai izanen dira Kanaldude webgunean, Kanaldudek lagundu baitu proiektua. Alta, Donapaleuko estreinaldian frantsesezko azpi-tituluak ikusiko dira.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu