AHTaren kontrako parlamentarien taldean elkartu dira Iparraldeko lau hautetsi

AHT-aren kontra batu dira Peio Dufau, Colette Capdevielle eta Iñaki Echaniz, bai eta Frédérique Espagnac senatariak. Bertan Gironda eta Landesetako hainbat diputatu eta senatari bilduak dira.

AHTaren kontrako parlamentarien taldean elkartu dira Iparraldeko lau hautetsi
Ostiral huntan bildu ziren Iparraldea, Gironda eta Landesetako hainbat hautetsi bai eta tokiko elkarteak AHTari EZ errateko.
2025/04/11 17:13

AHT-aren proiektua ez da hila. Bordaleko hegoaldean obrak abiatuko dituztela hilabete erditsuan, auzitegiak baztertu ondoan AHT-aren kontrako errekurtso bat. Baina parlamentariek moratorio bat, hots obrak hasi aitzin epe bat eskatzen dute, auzitegietan egin beste errekurtsoen emaitzen beha egoteko.

Akize arte, AHT-ak 18 miliar euroko kostua luke. Kontra bildu diren hautetsiek lehengo burdin bideen berriztea eskatuko dute preseski maiatzean iraganen den Mugikortasunaren Diruztatzeko Konferentzian. Frantses gobernuak antolaturik, bertan sektore publiko eta pribatuko eragileak bilduko dira. AHTaren kontrako hautetsiek espero dute debatean haien ekarpena egitea, "eguneroko garraioa" lehenetsi behar dela azpimarratzeko.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu