Martxoaren 5ean ideki zuen inkesta Baionako auzitegiak. Galtzeko bidean den espezie arautua denez, haien trafikoa ilegala da. Nazioarteko zazpi milioi angulen trafiko ilegala eramaitea leporatzen diete, Landesetako, Ipar eta Hego Euskal herrikoei.
Martxoaren 5ean ideki zuten Aingira umeak edo angulen trafiko ilegalari buruzko inkestaren ondorioz, zortzipertsona interpelatuak izan dira. Joan den astean ideki zuen inkesta Baionako auzitegiak. Galtzeko bidean den espezie arautua dela eta, haien trafikoa ilegala da.
Astearte honetan Frantses poliziak sei pertsona eta Guardia Zibilak beste bi interpelatu dituzte miaketen ondotik. Ipar eta Hego Euskal Herrikoak eta Landesetakoak dira susmagarri nagusiak. Nazioarteko aingira umeen trafikoa eramaitea leporatzen diete. Zazpi milioi angula ilegalki esportatuko zituzketen, hots bi tona baino gehiago, 600 000 euroko irabazi arte iristen ahalko litzatekeena.
Momentuko kontrol judizial pean dira susmagarriak.