(Ipar EH)

Airetik taldeko Iribarren eta Jauregiberrik irabazi dute plazan esku huskako lehen mailako finala

Iparraldeko Pilota Batzordearen txapelketako esku huskako finala jokatu zen igandean Kanbon eta lehen mailan Airetik taldeko pareak gaina hartu die Goizeko Izarrako Unai Iribarren eta Bixente Zubiati 30 / 25

Airetik taldeko Iribarren eta Jauregiberrik irabazi dute plazan esku huskako lehen mailako finala
Lehen titulua du Bastien Iribarrenek eta 2021ean jada irabazi zuen Ipar Euskal Herriko txapelketa Iban Jauregiberrik. MATTIN OILLARBURU
Kriztof Arotzarena
2026/07/06 09:34

PILOTA


Plaza laxoa


Iparraldeko Pilota Batzordeak antolatu Aste Nagusiko finalak hasi dira


Joko garbi:


Lehen maila:

  • Zaharrer Segi (Riuspeirus anaiak eta Izoko): 40

  • Kapito Harri (Pelletrat anaiak eta Destaillac): 30


Bigarren maila

  • Zaharrer Segi (Izoko - Semerena - Aurnague): 40

  • Kapito Harri (Etxenike - Fernando - Bidart): 23


Esku huska


Lehen maila:

  • Airetik (Bastien Iribarren eta Jauregiberri): 30

  • Goizeko Izarra (Unai Iribarren eta Zubiat): 25


Gazteak:

  • Noizbait (Monaco eta Goienetxe): 30

  • Denek Bat (Hegi eta Etcheverry) : 16

 

Trinketa


Arrangoitzeko Trinketean:


Gizonak, esku huska, Hoberenak lehiaketaren finala:

  • Espinal - Ducassou 40

  • Mariluz - Sanchez 38


Emazteak pala, Monique Dieudonné lehiaketaren finala:

  • Iturriño – Goienetxe 40

  • Salaberri – Behastegi 29


Donibane Garaziko lehiaketaren final-laurdena astelehen honetan 17:00

  • Maiz – Murillo / De La Fuente - Gixandut


TXIRRINDULARITZA


Frantziako itzuliko bigarren etapa kari atzo, Pogacarrek Del Toro taldekideari garaipena eskaini dio Tarragona eta Bartzelona artean. Mexikarra nagusitu da Montjuiceko helmugan, eta Vingegaardek sailkapen nagusiko liderraren atorra horia atxiki du.


Astelehen honetan, hirugarren etapa, Granollers – Les Angles, 196 km.


FUTBOLA

Munduko kopako final-zortzirenetan:

  • Norvegia 2 / Brasil 1

  • Ingalaterra 3 / Mexiko 2


Astelehen honetan:

  • 21:00 Portugal / Espainia

Asteartean

  • 02:00 Estatu Batuak / Belgika


ARRAUNA


Emazteak


Euskotren ligan (1. maila):

Maider Bereau senpertarra ari den Donostiako Arraun Lagunak taldeak bere hirugarren garaipena erdietsi du. Tolosaldeak bigarren egin du eta Astillerok hirugarren.

Arraun Lagunak da sailkapeneko lehena.


ETE ligan (2. maila):

Zarautzen, Hondarribiak irabazi zuen eta sailkapen orokorrean berak du lehen tokia.

 

Gizonak


Eusko Label ligan (1. maila):


Oriok denboraldiko bigarren garaipena lortu zuen atzo Zierbenan. Getaria bigarren izan da eta Bermeo hirugarren. Orio lehen tokian da sailkapen nagusian.


KAE1 ligan (2. maila)


Larunbatean, Deusto-Bilbo nagusitu zen Donibane Ziburuko uretan eta LAT Lapurdiko Arraun Taldeak zazpigarren bukatu zuen.

Igandean Zarautzen, Zarautzek irabazi du eta LAT azken aitzineko lekuan helmugaratu da.

Sailkapen nagusian, lehen da Deusto-Bilbo eta LAT hamabitik bederatzigarren da.


LASTERKETA


Ezpeletako Mendi Kaskoetako lasterketan:

  • 30 km: Arthur Rairolle eta Adèle Widouw

  • 21 km: Mikael Etxeverri eta Estelle Taillandier

  • 15 km: Théo Fontaine eta Bernadette Rubio

  • 7 km: Mathieu Dejean eta Charlie-Line Goienetxe

Interesgarri izanen zaizu