Itsasu (Lapurdi)

Aisialdi zentroetako zuzendari izateko formakuntza, Itsasun

Hamar ikaslek aisialdi zentroko zuzendari izateko formakuntzan dira aste honetan Itsasun. BPJEPS formakuntzaren barnean, egitura baten zuzendaritza kudeatzeko modulua segitu behar dute ere bai.

Aisialdi zentroetako zuzendari izateko formakuntza, Itsasun
Uda Leku aisialdi taldeak antolatutako kanpaldia. UDA LEKU
2025/05/21 11:49

Hamar ikaslek aisialdi zentroko zuzendari izateko formakuntzan dira aste honetan Itsasun. BPJEPS izeneko formakuntzaren barnean, egitura baten zuzendaritza kudeatzeko modulua segitu behar dute ere. Aisialdi zentro, udaleku edo zentro sozialetan, egitura eta animatzaile taldea eramateko gaitasunak beharrezkoak dituzte. Baina animatzaile eta hezitzaileek kontratu eta lan sari prekarioak pairatzen dituzte askotan. Eta animatzaile eskasia sentitzen dute tokiko egiturek.

Hamahiru hilabeteko formakutnza da BPJEPS izeneko brebeta, horren barne zuzendari izateko tresnak ere eskuratuko dituzte ikasleek. Animazioa eta haurren harreraren sailak behar ditu langileak, baina lan sari eta kontratu prekarioek ez dituzte erakartzen gazteak. Gazteriaren, herri-hezkuntzaren eta kirolaren brebeta profesionalak erreforma bat jasan du urte hastapenetik, sailen sinplifikatze batekin. Zuzendari izateko modulua aparte pasatu beharko dute interesatuek.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu