(Ipar EH)

Aizkoa Iturriño eta Maritxu Housset pala goma beteko Ipar Euskal Herriko txapeldunak dira

Ustekaberik ez zen gertatu Itsasuko Balaki trinketean larunbatean. Arbonako pareak 40 eta 31 irabazi zuen Senpereko bikotearen aurka. Baina akiturik bukatu dute finala bereziki Maritxu Housset beteranoak jakinez finalerdiak bezperan iragan zirela.

Aizkoa Iturriño eta Maritxu Housset pala goma beteko Ipar Euskal Herriko txapeldunak dira
Aizkoa Iturriñok hirugarren txapela jantzi du Maritxu Houssetekilan. AIZKOA ITURRINO
Kriztof Arotzarena
2025/11/24 07:26

PILOTA


Trinketea


Emazteak


Pala goma betean, Ipar Euskal Herriko txapelketaren finala Itsasun, lehen mailan:

  • Arbonako Iturriño – Housset 40 / Senpereko Oronoz – Goienetxe 31


Gizonak


Ipar EHko txapelketako final-laurdenak, lehen mailan:

  • Sarako Larretxea eta Etxeberri 40 / Airetikeko Jauregiberri eta Iribarren 36

  • Sarako Etxeberri-Patxeko eta Lekuona 40 / Baigorriko Barrenetxe eta Larre 39

  • Noizbaiteko Hiribarne eta Maitia 40 / Baigorriko Etxeberri eta Alkasena 33

  • Urruñako Bizkubi eta Etxegoin 40 / Denek Bateko Etxeberri eta Haristoy 24


Finalerdiak Sara / Sara eta Noizbait / Urruña.


Berezkoak, Donibane Garazin, Garat lehiaketaren bigarren eguna astelehenean 16.00 (azaroaren 24an):

  • Gurrutxaga / Iphar

  • Etxeberria / Saint Paul


Eta heldu den astelehenean (abenduaren lehenean):

  • Orhategarai / Iphar

  • Etxeberria / Mariluz


2026ko Munduko Txapelketarako sailkatzeko Nazioen Liga igandean hasi da Bilbon (11/23tik 29ra). 36 metroko ezker paretako eta jai alaiko modalitateetan ari dira. Esku huska, paleta larruzko pilota, pala motzean eta zezta puntan. Euskal Selekzioak bi garaipenekin abiatu du Nazioen Liga. Esku huskan binaka, emazteetan, Espainia garaitu du bi mantxatan. Pala motzean, Frantziari gaina hartu dio hiru mantxatan. Paleta larruz, Espainiako selekzioak 2 mantxatan garaitu du Frantziakoa.


ERRUGBIA


Emazteak

 

Elite 2 Mailako 6. eguna:

  • AS Baiona 12 / Normandiako Valkyries 15

Lapurtarrak zortzigarren lekuan dira

 


Gizonak

 

TOP14 – 10. eguna :

  • Racing 47 / Baiona 27

Aviron zortzigarren. Larunbatean Lyon errezibituko du.

 


ProD2 - 12. eguna, ostiralean 19.00 (azaroaren 28an):

  • Grenoble / BO

 

Nationale 2 – 10. eguna :

  • Donibane Lohizune 36 / Salles 14 

  • Angelu 31 / Nantes 36

  • Tyrosse 31 / Maule 10

4. Donibane Lohizune; 10. Maule eta 12. Angelu

 


Federale 2 – 9. eguna :

  • Arrangoitze-Basusarri 21 / Mugerre 20

  • Hazparne 39 / Nabarrenkoxe 21

  • Bokale 24 / Coarraze-Nay 39

  • Larresoro 16 / Ger Séron Bédeille 32

4.Mugerre, 5. Arrangoitze-Basusarri, 6. Hazparne, 9. Bokale eta 12. Larresoro.

 


FUTBOLA


Gizonak


Nationale 2 – 11. eguna:

  • Granvillaise 0 / Aviron 1

Baiona hirugarren da baina puntuatze bera du lehen biekin. Hauek dira Bordeleko Girondins eta Vendée foot taldea. Hiruek 23 puntu dituzte.

 

Nationale 3 – 9. eguna:

  • Genêts 3 / Colomiers 1

Genêts lehen lekuan da sailkapenean, liderrari gaina hartu ondotik. Bainan 6 puntu kenduko dizkiola Frantziako DNCG diru kontuak aztertzen dituen erakundeak jakin genuen joan den astean.

 

Liga - 13. eguna :

  • Osasuna 1 / Erreala 3

  • Barzelona 4 / Athletic 0

  • Alaves 0 / Celta 1

8. Athletic, 10. Erreala, 14. Alaves, 17. Osasuna

 


Txapeldunen ligako 5. eguna, asteartean 21.00:

  • Txekiako Slavia Praga / Bilboko Athletic


Emazteak


Liga – 12. eguna :

  • Granada 1 / Athletic 5

  • Erreala 3 / Alhama 1

  • Real Madrid 3 / Eibar 0

2. Erreala, 10. Athletic eta 12. Eibar

 


ESKUBALOIA

 

Gizonak

 

Nationale 2 – 9. eguna :

  • Hendaia 26 / Charente 27

  • Zibero 24 / Limoges 29

7. Hendaia eta 11. Zibero

 

Nationale 3 - 9. eguna :

  • Irisarri 36 / Marmande 26

Irisartarrak hirugarren

 

Ligako 10. eguna :

  • Alikante 32 / Bidasoa Irun 33

Bidasoa laugarren

 


IZOTZ HOKEIA

 

Magnus liga - 19. eguna:

  • Briançon 4 / Angeluko Hormadi 3

Angeluarrak zortzigarren

 

Frantziako kopako final-zortzirenak, asteartean 19.30 (azaroaren 25ean):

  • Angelu / Rouen

 

SASKIBALOIA


Euroliga - 13. eguna, asteartean 19.00 (azaroaren 25ean):

  • Lituaniako Zalgiris Kaunas / Gasteizeko Baskonia

Interesgarri izanen zaizu