2022tik, ALDAko kideek 1.200 alokatzaile lagundu dituzte arazo desberdinen konpontzeko. Orain arte eraman duten lana segitzeko berriz aurkezten dira 2026ko HLMetako alokatzaileen ordezkarien hauteskundeetan.
ALDA berriz aurkezten da HLM egituretako hauteskundeetan alokatzaileen ordezkatzeko. Bozak azaroaren 15etik abenduaren 2ra iraganen dira Habitat Sud Atlantiquen, eta abenduaren 3ra arte Office 64n. 2022an lehen aldiz ALDA hautatua izan zen alokatzaileen ordezkatzeko HLM etxebizitza sozialez arduratzen diren bi egituretan.
Beren hautagaitza berriz aurkezten dute azaroaren 15etik goiti iraganen diren hauteskundeetan. Horrek ahalbidetzen die HLMetako alokatzaileentzat negoziaketen eramatea beren etxebizitzak hobetzeko eta egoera larriei erantzuteko. Gaur arte, 1.200 alokatzaile sostengatu dituzte etxebizitza sozialei loturiko problematiketan: karguak, konponketak, hezetasuna, elbarritasuna, aseguruak…
Lehen hitzordu bat eman dute Baionako Cordelier karrikan informazioak nahi dituztenentzat martxoaren 31n. ALDAren listetan izan nahi dutenak haiekin harremanetan sartzen ahal dira zuzenki.