'ALDA'-k etxebizitza sozialetan hezetasanuri aurre egiteko baliabideak ematea galdegiten du

Aldako kideak hezetasun arazoak dituen etxebizitza sozial batean elkartu dira maskak jarriz. Bertan bizi den familiari eritasunak eragin dizkio hezetasunak. ALDAk parke sozialean hezetasunaren arazoa konpondu nahi du eta diagnostic bat antolatuko du.

'ALDA'-k etxebizitza sozialetan hezetasanuri aurre egiteko baliabideak ematea galdegiten du
'ALDA'-ko kideek maskak jarri dituzte erakusteko etxebizitza heze honetan bizi den familiarentzat urgentziazko arazo bat dela. EUSKAL IRRATIAK
Lorea Mailharrancin
2025/12/17 18:48

Asteazken arratsalde honetan, ALDAko kideak Baionako apartamendu bateko gela ezberdinetan elkartu dira maskak bisaiaren aitzinean salatzeko hezetasun arazoak etxebizitza sozialetan. Eraman dituzten afitxetan irakurtzen ahal da: "Hezetasuna: Alokatzaileek hats berria behar". Aldak ehun bat galde ukan ditu arazo honi buruz.

Hezetasunak sortuko mutxidurak bertan bizi diren familiako kideei eritasunak sortu dizkie, batez ere arnas egiteko zailtasunak. 2020an, apartamenduan sartu zirenean, zuzenki ohartu ziren hezetasun arazoetaz eta Etxebizitza aldaketa galdeginez ez zaie apartamendu egokirik proposatu. Familiako aitak bere lana galdu du osasun arazoengatik. Ber eraikinean, beste familia batek ber osasun arazoak ditu. ALDAko kideek galdegin dute bertan bizi den familiari beste etxebizitza sano baten atxematea eta eraikinaren berritzea eskatzen dute aireztatzeko sistema bat emanez.

Ikusiz eskuratzen dituzten kasuen kopuru handia, ALDAk diagnostiko handi bat hasiko du heldu den urtarriletik goiti Ipar Euskal Herriko etxebizitza sozialetan ikusteko zein heinetara heltzen den hezetasun arazoa eta bere eragina alokatzaileen osasunarengan. 

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu