Donapaleu (Baxe Nafarroa)

Aldakarabana, Amikuzeko gaztetxe ibiltaria

Donapaleuko Aldaka gaztetxeak bere egoitza galdu duen arren, gazte amikuztarrak ez dira geldi egonen. Hazparneko Ttattola gaztetxeak prestatu zuen ostatu-karabana hartu dute, uda honetan Amikuzeko herrietan barna ekimenak antolatzeko.

Aldakarabana, Amikuzeko gaztetxe ibiltaria
Aldaka gaztetxeak hartuko du Hazparneko Ttattola gaztetxearen karabanaren lekukoa. EUSKAL IRRATIAK
Erredakzioa
2025/05/05 09:30

Bere ohiko lokaletik kanporatua izan ondoren, gaztetxeak fase ibiltari bati ekin dio eta Aldakarabana izeneko ibilbidea abiatuko du Amikuzeko herrietan barrena. Egoitza finko berria atzeman bitartean, gaztetxeko kideek hainbat ekintza eta ekitaldi antolatuko dituzte eskualde osoan zehar.

Karabana ibiltariaren ideia ez da guztiz berria: Hazparneko Ttattola gaztetxeak jada baliatu zuen halako dinamika COVID19aren garaian, lokalik gabe zelarik. Esperientzia hartatik inspiratuta, Aldakak dinamika berreskuratu du, gaztetxearen jarduera bizirik mantentzeko eta gazte euskaldunentzako espazio bat bermatzeko xedearekin. Udako hilabeteetarako kontzertuak eta trukaketa-guneak sortzea dute xede, tokian tokiko gazteriarekin harremanak sendotuz. Lehen geldialdia apirilaren 16an egin zuen Aldakarabanak Gabadin, Ramoneurs de Menhirs bretoi taldea giroa berotzera gomitatu zutelarik.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu