Aldaketa klimatikoagatik arraildurak agertu dira lur buztintsuen gainean eraikitako etxeetan

Azken kasuak Basusarrin agertu dira. Aitzin, Mugerre, Hiriburu eta Ahurtin ere gertatu ziren. Lur buztintsuak direnean, eurite handiek buztina hantzen dute eta beroteek berriz tinkatzen. Lur mugimendu horrengatik sortzen dira arraildurak.

Aldaketa klimatikoagatik arraildurak agertu dira lur buztintsuen gainean eraikitako etxeetan
Iñaki Noblia kanboar arkitektoa. EUSKAL IRRATIAK
Kriztof Arotzarena
2026/08/28 06:30

Berote eta eurite handiengatik, arraildurak agertu daitezke lur buztintsuen gaineko etxeetan


Eurite handiek buztina hantzen dute eta beroteek berriz tinkatzen. Lur mugimendu horren ondorioz agertzen dira arraildurak etxe batzuetan. 2011z geroz eraikuntza-arauek zimenduak aski barna egitea behartzen dute. Baina aitzineko hamarkadetan lur buztintsuen gainean eraikiak izan ziren etxeek dute arrisku handiena.


Argitasunak eman dizkigu Iñaki Noblia Kanboko arkitektoak



Hiriburu, Ahurti, Mugerre eta azken kasuak Basusarrin: arraildurak agertu dira etxe batzuetako murruetan. Lurraren mugimendu hori ez da berria, baina aldaketa klimatikoarengatik, fenomenoa azkartzen ari da beraz. Basusarriko herriko etxeak desmartxak abiatu berri ditu zorigaitz natural bezala kontsideratua izateko. Eta jakin Ipar Euskal Herriko herrien herenari dagokiola fenomenoa.


Euskal Hirigune Elkargoaren webgunetik hartutako mapa:


Interesgarri izanen zaizu