Aldean elkarteak, ondoan izan nahi du

Anorexia, bulimia edota bestelako elikadura nahasmenduak dituztenen burasoak edo ingurukoak laguntzen ditu elkarteak

Aldean elkarteak, ondoan izan nahi du
Daniel Harotzarene, Gure Irratia
Ihintza Arrieta
2026/11/03 06:17

Anorexia, bulimia edota bestelako elikadura nahasmenduak dituztenen burasoak edo ingurukoak laguntzen dituen elkartea da Aldean.

Taldean hitz egiteko momentuak proposatzen ditu hiru astero 2021ean sortu elkarteak, psikologo batek lagundurik. Gehienetan burasoak dira hurbiltzen elkartera, haien haurrak elikadurari lotu nahasmenduak dituelako. Izenak salatzen duen bezala, elkartea hor da ingurukoen ondoan egoteko, eritasuna konprenitzen laguntzeko, elkarrekin borrokatzeko eritasun edo nahasmenduen aurka.

Bere alaba eritu zelarik sartu zen Aldean elkartean Daniel Harotzarene. Orain idazkaria da elkartean, Arantxa Idiederrekin hitz egin du.

 

Sarean asso-aldean.org webgunean atxemanen duzue elkarteaz informazioa, eta hitz-taldeen egutegi osoa ere. Ondokoa azaroaren 3an izanen da, 18:00tan Baionako ospitalean.  

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu