Baiona (Lapurdi)

Amélie Etxepare urepeldarraren xingarra, etxeko xingar onena izan zen

562.xingar feria abiatu zen lehiaketa horrekin, Baionan ostegun goiz huntan. Amélie Etxepareren xingarrak 14 kilo zituen eta 18 hilabetez idortzen utzia zuen. Enkanteetan 2700€tan saldua izan da.

Amélie Etxepare urepeldarraren xingarra, etxeko xingar onena izan zen
562.xingar feriaren etxeko xingarraren lehiaketa ostegun goizean Baionako merkatuko plazan.
2025/04/11 09:44

Aurkezpen ederrenaren saria eskuratu zuen iaz Amélie Etxepare laborariak. Aurten aldiz, bai xingar onenarena. Lehen aldiko jaso du txapela eta biziki harritua eta pozik agertu zen.

25 xingar lehiatu ziren Ipar Euskal Herriko gune ezberdinetatik : Ezpeleta, Itsasu, Mehaine, Hazparne edo Urruña. Denak etxean eginak, gehienak familian, aspaldiko ohidura bati segituz. Ostegun goizean epaileak, xingarrak barnetik usaintzen ibili dira, zaldi hezur bati esker, xingarra moztu gabe.

Amélie Etxepareren hamalau kilo eta hiruehun gramoko xingarra izan da onena epaileen arabera. Bigarren lekuan bi gizon, emaitza berarekin Thomas Latour Baionarra eta Pascal Membrède Tarnosekoa. Hirugarren lekuan Daniel Tailleur biarnesa.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu