24. Korrika Atharratzen abiatuko da ostegun arratsalde huntan. “Euskara gara” lelopean, lasterketa erraldoia arratsaldeko 15:30etan abiatuko da Xiberoako herri horretatik, duela 40 urte bezala. Ane Elordi korrikako arduradun nagusia Goizberrin ginuen
15:30etan abiatuko da korrika bera, eta lehen kilometroko lekukoa Euskal Irratiek hartuko dugu, euskararen alde urte luzez egindako lanaren aitortza gisa.
Basabürüan euskararen egoera zaila bada ere, Korrikak euskaraz bizitzeko nahia bizirik dela erakustea eta jendea aktibatzea du helburu.
Korrikak Nafarroa Beherean barna segitzen duen bitartean, bestak Maulen segituko du arratsaldean eta gauean, hainbat kontzerturekin: Utxaranga, Kuartz eta Frigo taldeekin.