(Ipar EH)

Ardi hazkuntzetan oreka ekonomikoak gora beheratsuak dira Ossau-Iratik egin inkestaren arabera

2024ean etxaldeen arteko oreka ekonomikoetan ezberdintasunak azkarki handitu dira. Ardien emankortasunaz gain zonbaitek gastu ainitz baitituzte horien bazkatzeko. Idortearekin bazken prezioak azkarki goratu dira eta etxaldeetako orekak desorekatu.

Ardi hazkuntzetan oreka ekonomikoak gora beheratsuak dira Ossau-Iratik egin inkestaren arabera
Odile Sallato Departamenduko laborantxa ganbarako ardi eta ahuntz teknikaria. XIBEROKO BOTZA
Ximun Üthürralt
2026/11/03 07:47

Ardi esnedunen etxalde ezberdinen arteko kanbioak parekaturik dira urte oroz talde baten partetik. Emaitzak aurkezturik izan dira Ossau-Irati sor-markaren biltzar nagusian. Horretan agertzen da departamenduko etxaldeetan orokorrean beste ardi hazkuntzetan baino sos gutiago irabazten dutela laborariek (laborari bakotx 0.9 Smic departamenduan /1.4 Smic Frantzian), bereziki sos gastuengatik.

Ikustez bazken prezioak goratu eta goratuko direla, eta hemengo etxalde ainitz kanpoko bazken menpe direla, arriskua bada sos aldetik. Bestalde mekanizazio eta beste inbertsioek ere etxalde zonbait lanjerrean jartzen ahal lituzkete.

Horretarako ondoko urteetan eritasun, idorte edo halako ezbeharrak agitzen badira, inbertsioei kasu ematea aholkatua da, baita sos gastuen berrikustea ere bai.

Entzun Odile Sallato Ossau-Irati sor-markako teknikariarekin egin elkarrizketa.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu