Ardien mihi urdinaren eritasunaren ondorioei, elkartasunez ihardetsi nahi dio ELBk

Departamenduko 650 ardi etxalde hunkiak izan dira eritasunagatik. Etxalde batzuek erraterako marroen %80 galdu dituzte. ELBk elkartasun deialdia zabaldu du, marroak laborarien artean prestatzeko.

Ardien mihi urdinaren eritasunaren ondorioei, elkartasunez ihardetsi nahi dio ELBk
Agerraldia egin du ELBk, ardien mihi urdinaren eritasunari elkartasunez buru eginen diotela aldarrikatzeko. (Euskal Irratiak)
Admin
2024/12/11 12:18

ELB sindikatuak ardien mihi urdinaren eritasuna pairatu dutenendako elkartasunera deitzen du. Abendu hastapenean, departamenduko 650 ardi etxalde hunkiak izan dira. Kasu zenbaitetan, hamarka ardi galdu dituzte hazleek, bereziki marroak. Etxalde batzuek erraterako marroen %80 galdu dituzte hazleek, eta ondorioz, heldu den sasoia lanjerrean da. ELBk elkartasun deialdia zabaldu du, marroak laborarien artean prestatzeko. Sindikatua prest agertu da laguntza eskaini nahi dutenen eta jaso nahi dutenen artean lotura egiteko. Bereziki, marroak izan dira kopuru handienean hil direnak etxaldeetan. Horrenbestez, laguntza emateko edo ukaiteko, ELBko bulegora deitu beharko da urtarrilaren 5a aitzin.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu