Donaixti-Ibarre (Baxe Nafarroa)

Aroztegiako auzipetuen aldeko asteburua Ipar Euskal Herrian

228 luxuzko etxebizitza, hotel bat eta golf zelai bat eraikitzeko egitasmoa geldiarazteagatik, zazpi baztandar auziperatu dituzte. 20 urteko espetxe zigorra eta 56.000 euroko isuna galdegiten dute haien kontra.

Aroztegiako auzipetuen aldeko asteburua Ipar Euskal Herrian
Donaixtiko herriko gelan Aroztegiako eta Marieniako lurren aldeko militanteek eskaini mintzaldia. EUSKAL IRRATIAK
Admin
2025/01/18 15:26

'Aroztegia gelditu' plataformak hainbat aurkezpen eskaini ditu Ipar Euskal Herrian gaindi, iragan asteburuan. Baztan ibarreko Aroztegiako laborantza lurretan, 228 luxuzko etxebizitza, hotel bat eta golf zelai bat eraikitzeko egitasmoa geldiarazteagatik, zazpi baztandar auziperatu dituzte; 20 urteko espetxe zigorra eta 56.000 euroko isuna galdegiten dute haien kontra. Horrez gain, bi kazetariri 1.200 euroko isuna galdegiten diete protestaren segipena egiteagatik. Haien auzia ezagutzera emateko aurkezpenak egin dituzte iragan asteburuan Hendaian, Atharratzen eta Itsasun, eta elkartasun gaualdia antolatu dute larunbatarekin, Donaixtin. Larunbateko mintzaldira jende andana hurbildu da, eta Marieniako laborantza lurren aldeko kideek ere hartu dute parte. Iluntzean kontzertuek hartu dute gaina. Otsailaren lehenean manifestaldi nazionala deitu dute Aroztegiako auzipetuen sustenguz, eta Ipar Euskal Herritik autobusa antolatu dute Larzabaletik.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu