Artzaintzaren gainbeheraz azterketa bat abiatu dute Frantziako legebiltzarrean

Frantses estatuan 60.000 ardi etxalde daude, eta kabala hazkuntzaren %18a da. Frantziako diputatu talde bat arranguraturik agertu da artzaintzaren geroarekin. Ikerketarekin neurri zehatzak proposatu nahi dizkiote laborantza ministroari.

Artzaintzaren gainbeheraz azterketa bat abiatu dute Frantziako legebiltzarrean
Oloroen elkartu dira frantses diputatuak, Iparraldeko eta Biarnoko aktoreekin.
Admin
2025/01/22 12:00

Artzain gero eta gutxiago izateak arrangura sortzen du. Kabala hazkuntzaren %18 hartzen du artzaintzak, eta 60.000 hazkuntza zenbatu dituzte. Txosten edo ikerketa bat burutzen ari dira Parisen, garapen jasangarria eta lurraldearen antolaketako komisioa, diputatu desberdinek dute osatzen komisio hori. Artzaingoaren eta lurraldearen antolaketaren egoera zertan den ikusteko helburua du, aste honetan adibidez Iñaki Etxaniz diputatua Oloroen bildu da bertako aktoreekin bilan baten egiteko. Txostena bukatu eta ministroari aurkeztu ondoan, lege edo arau proposamenak eginen lirateke. Martxorako bukatzea espero dute diputatuek.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu