Hendaia (Lapurdi)

Asporotsttipik 10 urte: euskal erlaitzaren etorkizuna baldintzatua

Urriaren lehen asteburuan hamar urte beteko ditu Hendaiako Asporotsttipik, euskal kostaldeko harrera eta interpretazio guneak. CPIEren lanerako etxe nagusia izateaz gain, bioaniztasuna, historia eta ondarea ezagutarazteko erreferente bilakatu da.

Asporotsttipik 10 urte: euskal erlaitzaren etorkizuna baldintzatua
Asporotsttipik hamar urte ospatuko ditu urrian. EUSKAL IRRATIAK
Esteban Bastié Aguerre
2025/08/19 17:20

Asporotsttipik hamar urteurrena ospatuko du urriaren 3, 4 eta 5ean egitarau zabalarekin. Etxeak bisitariei harrera eta informazioa eskaintzen die, baita bioaniztasunaren interpretazio gela, erakusketa aretoa eta hitzaldi gunea ere. Aldi berean, Conservatoire du littoral erakundeak 50 urte bete ditu uda honetan, baina haren etorkizuna zalantzan jarri dute Frantziako Senatuan, babestutako eremu naturalak arriskuan utziz. Horregatik, mobilizazioak espero dira datozen hilabeteetan, Asporotsttipiren ibilbidea ospatzearekin batera kostaldearen etorkizuna ere jokoan baita. Programa hemen kontsulta daiteke.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu