Bi estropada erabakigarri ukanen dituzte Lapurdiko Arraun Taldeko mutikoek larunbatean Donibane Lohizunen eta igandean Kantabrian. LAT, Orio B, Camargo eta Portugalete: lauak lehiatuko dira bi lekurentzat. Helburua dute KAE-1 mailan lehiatzea 2027an.
Bere geroa KAE1 ligan edo bigarren mailan atxikitzeko itsasoratuko da LAT Lapurdiko Arraun Taldea asteburu honetan. Txapelketa bukatu da. Eta hamabitik hamargarren lekuan bukatu dute lapurtarrek. Hamaikagarren den Orio B taldearekin batera lanjerean dira. Hain zuzen ere, azpiko mailatik datozen Camargo eta Portugaleterekin indarrak neurtuko dituzte larunbatean Donibane Lohizuneko estropada kari, eta igandean Kantabriako uretan, Camargon.
Bakarrik lau traineruetarik bik lortuko dute KAE1 ligan lehiatzeko txartela heldu den denboraldirako 2027an.