Astelehenean hasi zuen Euskararen Erakunde Publikoak VIII. inkesta soziolinguistikoa

EEPk eramaten duen inkesta soziolinguistikoa euskararen egoeraren ezagutzeko tresna nagusia da Ipar Euskal Herrian. 2.000 pertsona galdekatzen dituzte telefonoz, adin guztietakoak. 05 19 09 01 64 telefono zenbakiaren bidez egiten dira kontsultak.

Astelehenean hasi zuen Euskararen Erakunde Publikoak VIII. inkesta soziolinguistikoa
Amande Anin arduratzen da Euskararen Erakunde Publikoan inkesta soziolinguistikoaz. EUSKAL IRRATIAK
Lorea Mailharrancin
2026/06/10 10:54

Euskararen egoera ezagutzeko, bost urtetan behin egiten da inkesta soziolinguistikoa Euskal Herri osoan. Ipar Euskal Herrian, Euskal Erakunde Publikoak eramaten du berriro inkesta aurten. 2000 pertsona deitzen dituzte 05 19 09 01 64 telefono zenbakiaren bidez eta 20 minutuko galdeketa bat egiten diete haien hizkuntzen eta batez ere euskararen erabilerari buruz. Baiona-Biarritze-Angelu eremuan 750 pertsona, Lapurdiko gainontzeko eremuan ber kopurua, eta Baxenafarroa eta Xiberoan 500 pertsona elkarrizketatzen dituzte, adin guztietakoak. Euskarari begira, biztanleen gaitasuna eta erabilpena neurtzen dute.

Ondotik, Euskal Herri osoko datuekin lotzen da, eta inkestaren datuak urte bat berantago ateratzen dira. Uztailaren 3an bukatu behar lukete inkesta.

Amande Anin Euskararen Erakunde Publikoko teknikariak eman dizkigu xehetasunak.

Interesgarri izanen zaizu