Atalante zinema ohiaren okupazioari esker, Kontseilu Sozialistak gune bat lortu du Baionan

Irailaren 3an sartu ziren Baionako Atalante Zinema ohian Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistako kideak. Hiru asteko okupazio baten ondotik, Lesseps kaian den gune bat eskaini die Baionako Herriko Etxeak.

Atalante zinema ohiaren okupazioari esker, Kontseilu Sozialistak gune bat lortu du Baionan
Irailaren 3an sartu ziren Atalante Zinema ohian Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistako kideak. EUSKAL IRRATIAK
Xarlot Etxeberri
2025/09/23 18:13

Kontseilu Sozialistako kideak, Baionako San Espirituko Atalante zinema ohia okupatzen hasi zirenetik 20 egunera, handik atera dira. Laguntza eskaini dieten pertsona guziak eskertu nahi izan dituzte, horri esker herriko etxeak beste leku bat eskaini baitie Lesseps kaian.


Atalante zinema ohiaren geroa ez dela oraindik finkatua, baina okupazioak gaia gaurkotu duela eta erakutsi duela toki hori bizirik izaiteko baden gogoa, azpimarratu du Kontseilu sozialistak. Okupazioaren presioari esker auzapeza gaia aitzinatzera pusatu dutela. Han obrak egin behar direnez, ekainetik goiti idekiko dute leku berria.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu