Baiona (Ipar EH)

'Atalante' zinemak urteko bilan ona egin du 2025ean eta bere handitzea beharrezkoa ikusten dute

Frantzia mailan zinemetan ikusleak gutxiago agertzen delarik, Baionako 'Atalante' zineman sartze kopuru handia mantentzen dute. Arrakasta horrengatik zinema ttipiegia orain kudeatzaileen ustez eta bere handitzea beharrezkoa ikusten dute.

'Atalante' zinemak urteko bilan ona egin du 2025ean eta bere handitzea beharrezkoa ikusten dute
2025ean, 160 000 sartze baino gehiago kontatu ditu 'Atalante' zinemak. EUSKAL IRRATIAK
Lorea Mailharrancin
2026/01/10 06:00

Baionako 'Atalante' zinegelan ikusleak beti hor dira. 2025ean 160 000 sartze baino gehiago saldu ditu zinemak. Zenbakia 2024ko antzekoa da baina garaian Biarritzeko 'Le Royale' zinemak 6 hilabetez hetsi zuen eta publiko hori eskuratu zuten. 2025an zenbaki oso onak atera dira orduan Atalante zineman Frantzia mailan %14ez jautsi delarik ikusleen kopurua zinemetan. 'Atalante' zinemako kudeatzaileek arrakasta esplikatzen dute beren hautuen aldetik beste zinemetatik eta zinema handietatik bereizten direlako uste dute. Garai hauetan biziki konplikatua da zinementzat eta ostatuentzat ere. 'Atalante'-n, zenbakiak %10ez igo dira, jakinez zinema eta ostatuak bakoitzak kasik erdi-erdiz parte hartzen dutela irabazteetan.

Nicolas Burguete, 'Atalante'ko administrazio eta finantza zuzendariak zinemaren arrakasta azaldu digu: "Gure xantza da merkatua orokorra asko igotzen delarik gu ez girela hainbeste igotzen, aldiz merkatu orokorra asko jausten delarik guk guttiago sufritzen dugu film kopuru handiagoa proposatzen dugulako beraz hautu gehiago emaiten du. Gainera gure publikoa biziki fidela da eta konfiantza du gure programazio hautuetan".
Adibidez, Baionako 'CGR' gela anitzetako zinema baino bi aldiz filma gehiago proposatzen ditu 'Atalante' zinemak soilik 3 pantaila ukanez eta 400 leku.

Arrakasta horrek erronka berri bat sortu du, zinema ttipiegia delako orain kudeatzaileen ustez. Baionako herriko etxeak zinemaren handitzea bozkatu du. Martxoan hautatuko den herriko etxearekin segituko dituzte elkarrizketak handitze horren gauzatzeko. 

Interesgarri izanen zaizu