Atelierrak euskaraz antolatzen ditu Udako Euskal Unibertsitateak ostiral eta larunbatean Baionan

Herri zaintzailea helburu. Eraldaketarako gakoak gaiarekin estreinatuko dituzte UEU Udako Euskal Unibertsitateak antolatu udako atelierrak Baionan. Izenburu hori eman diote UEUk eta Udalbiltzak elkarlanean plazaratu duten liburu xuriari.

Atelierrak euskaraz antolatzen ditu Udako Euskal Unibertsitateak ostiral eta larunbatean Baionan
OIhana Zamponi-Galé UEUko Ipar Euskal Herriko permanenteak UEUk eta Udalbiltzak plazaratu liburu zuria aurkeztu digu. EUSKAL IRRATIAK
Kriztof Arotzarena
2026/07/02 08:00

UEU Udako euskal Unibertsitateak atelierrak antolatzen ditu Baionan euskaraz ostiral eta larunbat honetan.


Ostiralean (uztailaren 3an) goizeko 9 orenetarik oren bata arte, Herri zaintzailea helburu. Eraldaketarako gakoak Udalbiltzarekin elkarlanean argitaratu liburu xuria gaitzat hartuko dute. Etxepare lizeoan izanen da.


Ostiralean, 19 :00, ON gunean : Kimetz Perez Harispe ikertzaile gaztea elkarrizketatuko du Xalbat Altzugarai Etxeberrik.


Larunbatean (uztailaren 4an), Hiri Barneko mediatekan, goizeko 9 orenetarik oren bata arte : Pizkundea: zentzua, izena eta izana izenburuko mintzaldia izanen da.

Interesgarri izanen zaizu