Atharratze (Xiberoa)

Atharratzeko kulturgune baten eraikitzeaz bilkura publiko bat

Maiatzaren 17 hontan Atharratzeko plazan den Etxahun gela eta bere eraikin osoaren geroaz bilküra publiko bat antolatzen du herriko etxeak, egongia kulturgune bilakarazteko bidean.

Atharratzeko kulturgune baten eraikitzeaz bilkura publiko bat
Atharratzeko kontseiluko Mattin Arhantzet eta Milou Castan hautetsiak. XIBEROKO BOTZA
Ximun Üthürralt
2025/05/16 10:52

Kumita herritar eta alkarte oroer luzaturik da arratseko 7tan Etxahun gelan berean. Pantxika Maitiak eramanen du junta eta jateko eta edatekoa bermaturik dirate.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu