(Lapurdi)

Atherbeako langileek eta LABek zuzendaritza eta administrazaileen komunikazio eza salatu dute

Lan baldintza gero eta okerragoak, zuzendariaren presio jasanezina, kudeaketa bertikala, lan karga eta segurtasun eskasia aipatzeko, bilkura bat galdetzen dute Administrazio Kontseiluarekin, orain arte ez baitute erantzunik ukan.

Atherbeako langileek eta LABek zuzendaritza eta administrazaileen komunikazio eza salatu dute
Atherbeako langileak eta LAB sindikatua Baionako egoitza aitzinean. EUSKAL IRRATIAK
Kriztof Arotzarena
2025/12/18 16:48

Baionako egoitza aitzinean elkarretaratzea antolatu dute ostegun honetan Atherbeako langileek eta LAB sindikatuak salatzeko zuzendaria eta administratzaileen komunikazio eza eta kudeaketa txarra. Zailtasun handiak dituzten pertsonez arduratzen da Atherbea. Eta arduradunek ez dutela langileen deiari erantzun nahi gaitzetsi dute.


Langile sozialak falta dira Miarritze eta Baionako egoitzetan


Atherbeak Miarritzeko Maison de Gilles kudeatzen du ere. Langileek diote egoitza azaroan berriz ideki zutela bakarrik finantzamendu baten berreskuratzeko. Geroztik baliabide eta segurtasun eskasiek arazoak ondorioztatu dituztela aipatu digu Barek Abdennouri Atherbeako langileak.

Bi gertakari larri izan dira, lankide batzuk bakarrik ari dira gehiagoren beharra balitekeelarik nekezian diren jendeen errezibitzeko baina zuzendaritzarekin ezin dira mintzatu



Komunikazio eskas handia salatzen dute administratzaileekiko


Zerbitzuburu baten motiborik gabeko kanporatzea, zuzendariaren presio jasanezina, lan karga eta segurtasun eskasia aipatzeko, bilkura bat galdetzen dute Administrazio Kontseiluarekin, orain arte ez baitute erantzunik ukan.

Zuzendaria eta bulegoak dutela erantzuten administratzaileen ordez ohartarazten du Abdennourik. Bilkura galdegin dute administrazio kontseiluarekin giroa lasaitzeko eta lanean ari direnen segitzeko. Lan baldintza gero eta okerragoak salatzen dituzte langileek. Kudeaketa bortitzaz eta bertikalaz aspertuak dira, aitzineko zuzendariekin elkar entzunez ari zirela lanean azpimarratu dute.

Lana maite dugu, preziatzen dugun publikoarekin, beraz lan baldintza duinak baizik ez ditugu galdetzen. Lan misioez eta Atherbearen baloreez trukatzeko bildu nahi dugu gobernantzarekin.


Christophe Pratviel zuzendariaren juntatzera saiatu gara. Mementoko erantzunik ez dugu ukan.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu