Aurrekontu neurrien kontra irailaren 18an mobilizatzera deitzen dute sindikatuek

Intersindikalak irailaren 18an mobilizaziora deitu du, gobernuaren aurrekontu neurrien kontra. Sindikatuek salatu dute pobrezia handituko dutela eta zerbitzu publikoak arriskuan jarri. Manifestazioa 10:30ean abiatuko da Baionan, San Ursuya Plazatik.

Aurrekontu neurrien kontra irailaren 18an mobilizatzera deitzen dute sindikatuek
Momentuz greba mugimendu azkarrak izanen direnez ezin da esan. EUSKAL IRRATIAK
Esteban Bastié Aguerre
2025/09/17 07:00

Intersindikalak mobilizaziora deitu du bihar, irailaren 18an, Frantzia osoan, gobernuak aurkeztutako aurrekontu neurrien kontra. Sindikatuen esanetan, neurri horiek bidegabeak dira eta ez dira eraginkorrak, eta kalte zuzena eragingo diete langileei, pentsiodunei eta gazteei.

Besteak beste, gaixotasun geldialdietan karentzia egunak luzatzea, bi besta egun kentzea, pentsioen izoztea, langabeziaren eskubideetan murrizketak eta medikamentuetan herritarren ordainketa bikoiztea jasotzen dute neurriek. Sindikatuen hitzetan, horrek pobrezia areagotuko du eta zerbitzu publikoak kolokan jarriko ditu. Sindikatuentzat, Baionako ospitalearen egoera, horren adibide da.

Mobilizazioa zabala izango dela azpimarratzen dute, eta LAB sindikatua ere batuko zaio, nahiz eta ez den intersindikalaren barnean. Manifestazioak goizeko 10:30ean abiatuko dira: Baionan, San Ursuya plazatik, eta Pauen, Verdun plazatik.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu