Donapaleu (Baxe Nafarroa)

Aurten amikuztarrak izan dira libertitu diren lehenak

Otsailaren 8an, Xerri merkatuan, libertimendu garaiari abiada emateko beharrezkoa den guzia uztartu eta arrakasta handiko emanaldia proposatu zuten amikuztarrek.

Aurten amikuztarrak izan dira libertitu diren lehenak
Bolantak neguko zirtzilak haizatzen ari.
Erredakzioa
2026/02/09 15:25

Aro txarrari buru egin izanaz ez zen damutu bertaratutako publikoa, eta orotarikoak diren gaien inguruan irri egiteko eta gogoetatzeko okasioa eman zieten zirtzilek zein bertsulariek. Horien artean, faxismoa, soldaduskaren berrezartzea, laborarien protestak edota instituzio erlijiosoen baitan ematen diren erasoak aurki genitzakeen. Orokorragoak diren gai horietaz gain, agerraldi oso batean bildu zituzten Amikuze inguruko gaiak, hala herriko bozak nola bertako ostatuen egoera aldakorra.

Datorren libertimendua, Donibane Garazin izanen da, otsailaren 15ean, goizeko 11etan.

 

Interesgarri izanen zaizu