Ekainaren 11tik uztailaren 10era 23 jardunaldi izanen dira Bilbo, Baiona, Eibar, Iruñea edota Gasteizen. Baionan hiru hitzordu nagusi antolatu ditu UEUk eta beste ekimen batzuk proposatzen dituzte proiektua urtean zehar garatzeko.
Udako Euskal unibertsitateen, UEUren, 54. Udako Ikastaroak ekainaren 11tik uztailaren 10era iraganen dira eta 23 jardunaldi antolatuko dituzte Euskal Herriko hainbat herritan. Aurten, euskarak unibertsitatean duen balio ofiziala izanen da ardatz nagusietako bat. Jardunaldietan hitzaldiak, tailerrak eta mahai inguruak izanen dira, gogoeta eta komunitatea elkartzeko helburuarekin.
Udako ikastaroek gogoeta, ikerketa eta euskal komunitatea elkartzea dute helburu. Baionan hiru hitzordu nagusi antolatu ditu UEU-k Bernat Etxepare lizeoan: uztailaren 3an, "Herri zaintzailea helburu. Eraldaketarako gakoak" jardunaldia; uztailaren 4an, "Pizkundea: zentzua, izena eta izana"; eta udan zehar saio ludiko berezi bat ere antolatuko dute.
Urtean zehar ere proiektua garatu nahi dute lurraldean. Ortzaizeko Menta Liburutegian Unai Fernandez de Betoño Saenz de Lacuestaren Etxearen korapiloa nola askatu liburua aurkeztuko dute ekainaren 3an. Xehetasun guztiak UEUren webgunean aurkitzen dira.