Liburuaren sormen prozesuan parte hartu duten EHZko kideak, marrazkilari eta diseinatzaileak baita festibaleko kide historikoak ere izanen dira Donapaleuko Bideakeko ekitaldian 19:30an. Arrosatik Arberatzerainoko ibilbidea jorratzen du liburuak.
Hiru hamarkadako ibilbidea kontatzen du ‘Auzolanaren Lurretan’ liburuak
EHZk jende guztiak gonbidatzen ditu liburuaren aurkezpenera. Ostegun arrats honetan iraganen da ekitaldia Donapaleuko Bideak gunean, 19 :30an. '1996 - 2016' proiektuaren baitako bigarren ekoizpena da, otsailean estreinatu zuten 'Uhinen Ildoan' podcastetik landa. Arrosatik Arberatzeraino, EHZ festibalak jakin duela garai eta testuinguru ezberdinei egokitzen aipatu digu Aitor Servier Etxexuri EHZko kideak.
Liburu ederra, euskaraz irakurtzeko erraza
Maina Uhart laguntzailea ari izan da diseinu lanetan eta beste laguntzaileen artean ari izan dira garaiko afixa eta argazkien bila. Zea Mays taldeak festibalean eskaini kontzertuaren argazkiak irudikatzen du azala. Irakurleak kausituko ditu Unai Iturriagak egin ilustrazio batzuk kapitulu batzuen bukaeran.