55 urte bazen Baionako errugbi taldeak ez zuela irabazi Perpiniako zelaian (Ipar Katalunia). Dudak balin baziren ere aintzin-denboraldi garain, prest zirela erakutsi dute txuri urdinek. Derbia eraman du Donibane Lohizunek bere zelaian Mauleren aurka.
Errugbia
TOP14 txapelketako lehen eguna:
· Perpinia 19 / Aviron 26
55 urte bazuen Baionak ez zuela Perpinianen irabazi. Montpellier errezebituko du Baionak heldu den larunbatean.
ProD2 mailako bigarren eguna:
· Colomiers 44 / BO 10
Heldu den ostiralean Provence Rugby taldearen zelaian ariko da Biarritze.
Nationale 2 mailako txapelketako lehen eguna:
· DERBIA: Donibane Lohizune 13 / Maule 6
· Angelu 9 / Langon 20
Federale 1 txapelketako lehen eguna:
· Nafarroa 29 / Bagnères 20
Federale 2 txapelketa heldu den igandean hasiko da
· Aramits / Hazparne
· Larresoro / Arrangoitze-Basusarri
· Oursbelille Bordère / Bokale
· Mugerre / Morlaas
Federale 3 txapelketa heldu den igandean hasiko da
· Hendaia / Barkoxe-Mendikota
· Donapaleu / Biscarosse
· Bardoze / Côte Landes
Pilotan
Esku huskan
Urruñako Gurrutxaga lehiaketaren finalerdiak astelehena 16.30:
· Espinal – Ugarte / Gurrutxaga – Ducassou
· Larralde – Lambert / Ospital - Iphar
Donibane Garazin, Ihiztarien Kopa abiatuko da astelehena 17.00:
· Darmendrail - Luro / Intxauzpe – St Paul
Arbonako Joko Berri lehiaketa – multzoko partidak:
· Barrenetxe – Alkasena 40 / Idiart (Hiribarneren ordez) - Maitia 39
· Chapelet - Dufau 40 / Lafitte – Mendiburu 17
Xare
Santi Hualde eta Teo Usarraldek eraman dute Urruñako Gazteen Xare lehiaketaren finala Paul Ortiz eta Castéraren kontra
Arrauna
Emazteak:
Arraun Lagunak donostiar taldeak erraz irabazi du Kontxako lehen mantxa, Tolosaldea 10 segundora utzirik. Orio hirugarrena kasik 11 segundoko berantarekin etorri da eta Zumaia laugarren izan da. Hondarribia 8garren helmugaratu da.
Ohorezko txandan parte hartuko dute heldu den igandean Arraun Lagunak, Tolosaldea, Orio eta Zumaiak.
Gizonak:
Orio nagusitu da lehenik bainan epaileek hiru segundoko gaztigatua eman diote. Estropada hasi aintzin Orioren zodiaca behar ez zen lekuan zelako. Ondorioz Zierbenak eskuratu du garaipena.
Zierbena lehen, Orio bigarren 10 ehunen gibeletik. 3. Bermeo, 4. Donostiarra eta 6. Hondarribia. Lehen lauak ohorezko txandan lehiatuko dira heldu den igandean.
Eskubaloia
Emazteak
Nationale 1 txapelketako lehen eguna
· St Loubès 22 / Euskal Kosta 42
Nationale 2 txapelketako lehen eguna
· Zibero 25 / Pays des Nestes 28
Gizonak
Nationale 2 txapelketako lehen eguna
· DERBIA: Zibero 24 / Hendaia 22
Nationale 3 txapelketako lehen eguna
· Girondins 26 / Irisarri 26
FUTBOLA
GIZONAK
Nationale 2 mailako laugarren eguna:
· Baiona 1 / Poitiers 1
Sailkapenean Aviron 9.
Nationale 3 mailako txapelketa hirugarren eguna:
· Tarbes 2 / Genêts 0
Sailkapenean Angelu 10.
EMAZTEAK
Ligako bigarren eguna
· Logroño 0 / Erreala 1
· Madrid Club 1 / Eibar 0
· Athletic 1 / Barzelona 8
Sailkapenean : Erreala 5., Athletic 14. eta Eibar 16. eta azken lekuan.
LASTERKETA
Gizonak:
Hodei Lujanbio Osin Trail elkarteko korrikalariak irabazi du Urruñako BIXINTXO lasterkaldia. Hendaiako Team Xuriak taldeko Mikael Duhart bigarren.
Emazteak:
Mirentxu Le Bourbasquet urruñarra txapeldun eta bigarren Maud Combarrieu Hendaiarra.