Indarkeria matxistaren aurkako egunaren kari Sutan Borroka Transfeminista kolektiboak manifestaldia antolatu du Baionan. Manifestaldiaren leloa: "Konplizitate sareen aurrean erresistentzia feminista".
Sutan Borroka Transfeminista kolektiboak manifestaldia antolatu du Baionan azaroaren 25eko indarkeria matxistaren aurkako egunaren kari. Egunean zehar izan den denbora txarrak ez ditu desmobilizatu hurbildu diren ehunka manifestariak.
Baionako geltokitik abiatu da ibilaldia. Tanborradaren soinurekin, manifestariek "Gora borroka feminista" oihukatuz Baionako karrikak zeharkatu dituzte. Manifestaldiaren banderola nagusian irakurtzen da: "Konplizitate sareen aurrean erresistentzia feminista".
Manifestariak ibili dira biktima guztiei sustengua erraitera eta aldarrikapen feministak ozen egitera.