Ipar Euskal Herriko Palestinaren aldeko kolektiboen sareak mobilizazioak antolatzen ditu azaroaren 8an, ebiakoitzez, Israelekin elkarlanean ari diren enpresen salatzeko, boikotatzera deitzeko, eta presio egiteko harremanak motz ditzaten.
Ipar Euskal Herriko Palestinaren aldeko kolektiboen sareak mobilizazioak antolatzen ditu azaroaren 8an, ibiakoitzez, Israelekin elkarlanean ari diren enpresen salatzeko. Elgarretaratze horien bidez boikotatzera deitu nahi dute, baita presio egin nahi dute ere, Ipar Euskal Herriko enpresa horiek haien harremanak motz ditzaten.
Bost enpresa xedetzat hartu dituzte kostaldean zein barnekaldean. Lapurdin, Baionako San Leon biribilguneko Burger King eta Hendaiako Mc Donald’s jatetxeen aitzinean elkartzera deitu dute. Baxe Nafarroan Aiherrako Lauak eta Donibane Garaziko Carrefour enpresetan bilduko dira. Xiberoan, Bildozen finkatua da hitzordua, Etche Sécurité enpresaren aitzinean.
Sareak, azaroaren 15ean, “Ibaitik Itsasora, Palestina Libre” eguna Makean ospatuko du. Elkartasuna eta salaketa uztartuko ditu: hitzaldiak, bazkaria eta kontzertuak, palestinarren ahotsa entzunarazteko eta herritarren bidezko presioa azkartzeko.