Azkaine (Lapurdi)

Azkaineko ikastolak egoitza berria izanen du irailean

Azkaineko ikastolak ikasturte hastapenean egoitza berria izanen du, hamazazpi urte prefabrikatuetan iragan ondotik.

Azkaineko ikastolak egoitza berria izanen du irailean
Hamazazpi urtez prefabrikatuetan izan dira Azkaineko haurrak. EUSKAL IRRATIAK
Esteban Bastié Aguerre
2026/07/08 07:00

Azkaineko ikastolak ikasturte hastapenean lekuz aldatuko du bere egoitza. Hamazazpi urte prefabrikatuetan iragan ondotik, heldu den irailean eskola publikoko egungo eraikinetan sartuko dira ikasleak. Bien bitartean, eskola publikoa eraiki berri den eraikinera lekuz aldatuko da, eta ikastolak hartuko dituen eraikinetan ere berritze obrak eginen dituzte ikasturte hasiera aitzin.

Hamar urte baino gehiago iraun duen proiektuaren emaitza da aldaketa. Orain arte, ikastola eta prefabrikatuak bereizirik ziren, eta egoera horrek eguneroko antolaketa zailtzen zuen. Egoitza berriarekin, aldiz, dena leku berean bilduko dute, gela zabalagoak, leku gehiago eta baldintza hobeak eskainiz ikasle eta irakasleei.

Interesgarri izanen zaizu