Azken egunetako beroa pairatu dute Ezpeletako sor-markako piper ekoizle batzuek

Maiatzeko euriaren ondotik landatuak izan ziren piper zangoak erre ditu azken egunetako beroteak. Eritasun mota berria ere agertu da hiruzpalau etxaldetan. Piper zango batzuk belztu dira, erre balira bezala. Analisien egitera igorriak izan dira.

Azken egunetako beroa pairatu dute Ezpeletako sor-markako piper ekoizle batzuek
Iratze xehatua hedatu du Panpi Olaizolak plastiko beltzaren gainera eguzki izpi azkarrei buru egiteko. PANPI OLAIZOLA
Kriztof Arotzarena
2026/05/30 13:10

Zer eragin izan du joan den asteko beroak piper zangoengan ?


Ezpeletako sor-markan ari direnei dagokienez, maiatzeko euriak aitzin landatu zituzten ekoizleek buru egin ahal izan die beroteari. Haatik, euriarengatik landatu ahal izan ez zutenak harrapatu ditu beroteak. Panpi Olaizola ezpeletar piper ekoizleak erran digunez



Hilabeteko deskartaren landatzea piperrak, bi andanatan, aterabide bezala ikusten du Panpi Olaizolak, ez uzta guztia andeatzeko gisan. Bere aldetik, iratze xehatua ere hedatu du plastiko beltzaren gainetik eguzki bortitzaren ondorioa ahultzeko.


Interesgarri izanen zaizu