Miarritze (Lapurdi)

Azken sasoi ezegonkorrak ahantzi nahi ditu BO errugbi taldeak

BO eta Nizaren arteko partidak estreinatuko du aurtengo ProD2 errugbi txapelketa berria. Nizako taldean, jokalari xuri gorri ohi anitz aurkitzeaz gain, Aldigé, Clarkin eta Maddocks atzeman daitezke lehendakaritza eta trebatzaile postuetan.

Azken sasoi ezegonkorrak ahantzi nahi ditu BO errugbi taldeak
2016an hasi zen BO taldeko gazteen mailan Ekain Imaz Agirre beasaindarra. EKAIN IMAZ AGIRRE
Kriztof Arotzarena
2026/08/27 06:00

Gorabehera anitz bizi izan ditu azken urteetan Miarritzeko taldeak


Maiz beheiti so egon da, goiti so baino izan kirol mailan edo/ta diru egoerari dagokionez. 12,5 milioi euroko aitzinkontua du Miarritzek aurtengo. Iaz baino 1,8 milioi euro gehiago (+ %17). ProD2ko laugarren taldea da sailkapenean, Provence Rugby delarik lehen tokian 20 milioi euroko aitzinkontuarekin. Egia da azken urteak ez direla egonkorrak izan Miarritzen arlo guzietan. Beraz goizegi dela lehen sei lekuetan izateko helburua ukaiteko aitortu digu Ekain Imaz Agirre BOko hirugarren lerroak.

Iaz hamaseitik hamargarren lekuan bukatu zuten xuri gorriek, azkenetarik hurbilago puntuatzeaz mintzatuz. Beraz garaipen batek berehalako konfiantza eman liezaieke miarriztarrei ostegun honetan Nizaren parean. Partida arratseko 7 orenetan Miarritzeko Agilera zelaian.

Interesgarri izanen zaizu