Asteazkeneko biltzar nagusian Buenos Airesek ere bere hautagaitza proposatu zuen eta Miarritzeko hautagaitzari gaina hartu zion hiru bozengatik. Bainan geroztik, Frantziako eta Argentinako federazioetako lehendakariak bildu dira adostasunera heltzeko
Lau urteetarik egiten da FIPV Nazioarteko Pilota Federazioaren biltzar nagusia Munduko Txapelketarekin batean. Hautagaitza bakarra izan zen lehendakari postuari buruz iragan urriaren 21ean eta 2014az geroz presidente den Xavier Cazaubonek segituko du bere karguan. Haatik, Biltzar Nagusiak bozkatu behar zuen egoitza nagusiaren leku berria. Aitzinikusia zen Miarritzen izanen zela. Baina horrez gain, Buenos Airesena ere agertu da. Hiru bozengatik galdu zuen bozka hori Miarritzeko hautagaitzak.
Xavier Cazaubon FIPV Nazioarteko Pilota Federazioko lehendakaria:
Geroztik Lilou Etxeberria FFPB Frantziako federazioko lehendakaria eta Pablo Lambardi Argentinako federazioko lehendakaria bildu dira eta mintzatu adostasunera heltzeko.
Lilou Etxeberria
Pablo Lambardi Argentinako Federazioko lehendakariak azaldu digu zergatik Argentinak gibelera egin duen:
Bi lehendakariek abisatu dute Xavier Cazaubon, hau elkarrizketatu baikinuen berak horren berri hartu baino lehen. Lilou Etxeberriak bere aldetik Serge Blanco Miarritzeko auzapeza ere abisatu du larunbat goiz honetan.