Eiheralarre (Baxe Nafarroa)

Azpiegitura berriak Eiheralarren, herriko demografia azkartzeko

700 biztanle galdu ditu Baxe Nafarroako herri horrek azken mendean. Karrika berri bat, sei etxebizitza sozial, ur araztegi berri bat eta josta leku bat eraiki dituzte herrian. Jarduera ekonomikoari zuzendutako eremu bat eraikitzeko xedea dute geroan.

Azpiegitura berriak Eiheralarren, herriko demografia azkartzeko
Departamenduko kontseiluaren eta Euskal Hirigune Elkargoaren babesarekin garatu dute egitasmoa. EUSKAL IRRATIAK
Xarlot Etxeberri
2025/05/19 09:01

Azpiegitura berriak Eiheralarren apalkuntza demografikoari arrapostua emateko. Joan den ebiakoitzean, herritar eta hautetsiak Eiheralarreko karriketan gaindi ibili ziren herrian egin obren estreinaldiaren kari. Departamenduko kontseilua eta Euskal Hirigune Elkargoaren laguntzari esker, karrika berri bat, sei etxebizitza sozial, ur araztegi berria, eta josta leku bat eraiki dituzte herrian. Proiektuaren jatorrian arrangura bat, 700 biztanleko galera joan den mendean. Hau dela eta, herritarren atxikitzeko xedearekin, herriko etxeak bere zentroa gararaztea erabaki du. Lehen obra horien ondotik, Pascal Iribarne auzapezak garapena segitzeko xedea adierazi du. Bizikleta ibilbide bat eta jarduera ekonomiko eremu bat proiektuetan dira jadanik.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu