Baigorriko Herriarena lehiaketaren finalak izanen dira igande goizean. Emazteen finala izanen da lehenik paleta goma betean 10 orenetan. Ondotik esku huskan M. Ospital eta A. Luro lehiatuko zaizkie P. Etxeberri eta A. Iphari. Partida zuzenean.
PILOTA
Trinketean
Baigorriko Herriarena lehiaketaren finalak igandean
Neskak, paleta goma betean, 10.00:
· Haize Ozafrain – Kattalin Mariscot / Izaskun Arrosagarai – Maritxu Housset
Mutikoak, esku huskan, berezkoen finala, 11.00
· Ospital – Luro / Etxeberri – Iphar ZUZENEAN EI-tan
Ihiztarien kopako finala Donibane Garazin astelehenean 17.00:
· Darmendrail - Ugarte / Bielle - Iphar
Amaturrak, esku huskan: lehen mailan, kanporaketen aste burua Iparraldeko Txapelketan. Irabazleek lehen mailan segituko dute eta galtzaileek bigarren mailan.
Ostirala – Arrangoitzen, 7 orenetan:
· Errenteria (Taberna - Chiapuso) / Itsasuarrak (Duhalde - Paraxu)
· Hazparne (Hiribaren - Maitia) / Oztibartarrak (Aizager – Luku)
Larunbata – Itsasun, 3 orenetan:
· Urruña (Agirre – Benesse) / Atzarri (Iralur – Migeltorena)
· Atzarri (Antxordoki – Retegi) / Baigorri (Elgart – Hualde)
Larunbata – Irisarrin, 5 orenetan:
· Denek Bat (Etxeberri – Hariztoi) / Amikuze ( Agerre – Amulet)
· Amikuze (Lafitte – Mendiburu) / Baigorri (Ibarrola – Jauregi)
Igandean – Armendaritze, 4 orenetan:
· Irisarri (Etxegarai – Bidart) / Lau Herri (Dizabo – Lafitte)
· Atzarri (Massonde – Ameztoi) / Hazparne (Itoiz – Larrondo)
Tresnetan, joko garbian, Ipar EHko txapelketa aste buru huntan abiatuko da. Xarekoa joan den astean hasi zen.
ERRUGBIA
Gizonak
TOP14 txapelketako zortzigarren eguna larunbatean 21.00
· Bordele-Bègles / Aviron
Girondeko taldea zortzigarren da bainan Baiona baino bi puntu gutiago ditu bakarrik. Lapurtarrak bigarren sailkapenean. Ez da errex izanen, Europako txapelduna eta Frantziako txapeldunordea baita Bordele-Bègles.
Partida hasiko duen taldeak osaketa hori ukan behar luke Tiberghien - Erbinartegaray, Maqala, Mori, Carreras - (z) Anscombe, (e) Germain - Capilla, Bruni, Fischer - Paulos, Johnson - Fepulea’i, Bosch, Bordelai. Ordezkoak : Martin, Setiano, Heguy, Habel-Küffner, Tilloles, Spring, Tuilagi, Cotet.
Pro D2 mailako zortzigarren eguna ostirala 19.30:
· BO / Mont de Marsan – hamabigarrenak hamabosgarrena errezebituko du. Bi puntu gehiago ditu bakarrik Miarritzek sailkapenean.
Nationale 2 – 7. Eguna
· Larunbatean 19.00 : Nantes / Maule
· Igandean 15.00 : Drancy Saint Denis / Donibane Lohizune
· Igandean 15.15 : Orléans / Angelu
Sailkapena : 1. Langon / 4. Donibane Lohizune / 8. Maule / 11. Angelu
Federale 2 – 6. Eguna, igandean :
· Derbia : Mugerre / Larresoro
· Morlaas / Hazparne
· Pont Long / Arrangoitze Basusarri
· Ger Séron Bédeille / Bokale
Sailkapena : 1. Pont Long / 3. Emak Hor / 4. Mugerre / 8. Hazparne / 9. Bokale / 12. Larresoro
Emazteak
Elite 2 – hirugarren eguna, igandean 15.00:
· Perpinia / AS Baiona
TXIRRINDULARITZA
Tourra ez da Euskal Herritik pasatuko.
Bartzelonan hasiko da 2026ko Frantziako Tourra.Taldekako ordulariaren kontrako etapa batekin abiatuko da 113. edizioa, Montjuicen. Kataluniako hiriburuak lehenbiziko hiru etapak hartuko ditu. Bigarren etapak Tarragona eta Bartzelona lotuko ditu, erdi-mendikoa, eta hiri-zirkuituan bukatuko da. Hirugarrenak Granollers eta Les Angles lotuko ditu, Ipar Katalunian, Collada de Toses mendira igan ondotik. Antolatzaileen arabera, Grand Départ honek historikoa izan nahi du. Ibilbide menditsua izanen da. Goi mendiko 8 etapa izanen dira, eta horietarik 5 maldan gora bururatuko dira, bi aldiz Alpe d'Huezetik pasatuko dira. Denetara, 3.333 kilometro.
Emazteei dagokienez ere Frantziako itzulia aurkeztu dute.
Uztailaren 4an abiatuko bada mutikoena, agorrilaren lehenean hasiko da emazteen proba Suitzako Lausanatik. Agorrilaren 9an Nizan helmugaratzeko. Zazpigarren egununaldian, Mont Ventoux mendira igan beharko dute txirrindulariek; horrez gain, laugarren etapa 21 kilometroko ordulariaren kontrakoa izanen da. Historiako Tourrik gogorrena izanen da desnibelari dagokionez.
LASTERKETA
Lizuniago Igoera Beran larunbatean – 4,9 km – 190 m D+
Donibane Lohizune – Hondarribia igandean 10.00
ESKUBALOIA
Emazteak
Nationale 1 – 6. Eguna, igandean 14.30
· Euskal Kosta / Bordes
Lapurtarrak bosgarren dira eta Bordes hamabigarren da. Garaipena eskuratu behar lukete Euskal Kostako neskek.
Gizonak
Nationale 2 – seigarren eguna larunbatean
· 19.00 : Paue Nousty / Hendaia
· 19.00 : Asson / Zibero
Hendaia zortzigarren da eta laugarrenaren gelan ariko da. Zibero hamargarren da eta Asson hamaikagarren, beraz tentsio haundiko partida izanen da.
Nationale 3 - seigarren eguna larunbatean
· 21.00 : Andernos / Irisartarrak
Liderraren gela ariko dira baxe nafartarrak. Partida ona aurtengo maila ongi neurtzeko.
FUTBOLA
Gizonak
Frantziako kopako 6. Itzulia, larunbatean 20.00
· Bordele Saint Jean / Aviron
Ligako 9. eguna
· Ostirala 21.00: Erreala / Sevilla
· Larunbatean 18.30 : Athletic / Getafe
· Igandean 18.30 : Osasuna / Zelta
· Igandean 21.00 : Rayo / Alaves
8. Athletic / 10. Alaves / 13. Osasuna eta 18. Erreala
IZOTZ HOKEIA
Magnus ligako hamaikagarren eguna ostirala 20.30:
· Hormadi / Gap
Hamabigarren eguna igandean 18.30:
· Gap / Hormadi