Baiona (Ipar EH)

Baionako Bonnat-Helleu museo berrituak ateak irekiko ditu ostegunean, 14 urtez itxita egon ondoren

Espazio ireki eta argiztatu batean ikusten ahalko dira Europako artista ospetsu batzuen obrak. Berrikuntza lanak duela 14 urte hasi ziren eta 33 milioi euroko kostua ukan dute orotara. Baionako Herriko Etxeak 14 milioi euro inbertitu ditu proiektuan.

Baionako Bonnat-Helleu museo berrituak ateak irekiko ditu ostegunean, 14 urtez itxita egon ondoren
Baionako Bonnat-Helleu museoa berriz idekiko dute ostegunean goizeko 10etatik goiti, zaharberritze eta berreraikitze lan luze baten ondotik.
Lorea Mailharrancin
2025/11/25 16:53

Baionako Bonnat-Helleu museoa berritu dute eta handitu dute espazio ireki baten sortzeko. 33 euroko inbestitzea orotara: Eraikina beraren berritzea 22 millioi eurokoa izan da, gaineratiko kostuak 7 milioi eurokoak eta obren berritzeak 4 milioi eurokoak. EUSKAL IRRATIAKHautetsiek, museoko zuzendariak, museoko komunikazio arduradunak eta kontserbatzaileak museoa aurkeztu dute prentsari. Lurreko mosaikak 1906koak dira eta agerian berriro eman dituzte museoa berritzean. EUSKAL IRRATIAKMuseo berrituan: argitasuna eta idekidura nagusi Europako artista ospetsu batzuen lanak argitan emateko: hala nola, Bonnat, Ingres, Delacroix, Leonardo Da Vinci, Michelangelo, Rembrandt edo Poussin. EUSKAL IRRATIAKEraikinean ziren obrak argiztatu eta berritu dituzte. Hemen Athenak Bonnat-Helleu museoa eskutan atxikitzen du.

Interesgarri izanen zaizu