(Ipar EH)

Baionako errugbi taldea TOP14 txapelketako lider berria da

Tolosa Frantziako txapelduna garaitu du Jean Dauger zelaian Avironek 40 - 26. 16na berdin markagailuan itzuli ziren aldageletara pausan. Tolosak abantaila hartu badu bigarren zati hasieran, Baionak bukaera bikaina eskaini du.

Baionako errugbi taldea TOP14 txapelketako lider berria da
TOP14 txapelketako lider berria da Aviron errugbi taldea. AVIRON BAYONNAIS RUGBY
Kriztof Arotzarena
2025/10/06 06:57

ERRUGBIA

 

Gizonak

 

TOP14 txapelketako – 5. eguna

  • Aviron 40 / Tolosa 26 – Baiona lider berria

Lehen entsegua sartu dute xuri urdinek Iturriaren ganik 10 eta 5 aintzinean izaiteko. Pausan 16na berdin. Bigarren zatian, Tolosak abantaila hartu du 16 – 19. Bainan Germaini entseguari esker berriz aintzinera pasa da Baiona 21 – 19. Bainan Tolosak erantzun dio berak ere markatuz 21 – 26. Ondotik, Baionaren festibala izan da. Capilla, Tiberghien eta Springen entseguak izan dira. Sailkapenean lekuak trukatu dituzte bi taldeek. Baiona da sailkapen burua eta Tolosa bosgarren lekura jautsi da.

Heldu den larunbatean Paue / Aviron. Kasu Paue seigarren da Baiona baino bi puntu gutiagorekin bakarrik.

 

ProD2 txapelketako seigarren eguna

  • BO 13 (b) / Aurillac 19.

Sailkapenean : 14. Miarritze, 7 puntu

ProD2 txapelketarik ez da izanen aste huntan

 

Nationale 2 – 4. Eguna igandean

  • Angelu 30 / Donibane Lohizune 33

  • Maule 21 / Orléans 36

Sailkapenean : 5. Donibane Lohizune, 9. Maule, 10. Angelu

 

Federale 1 - 4. Eguna igandean

  • 4 Cantons 50 / Nafarroa 5

Sailkapenean : 9. Nafarroa

 

Federale 3 – 3. Eguna igandean

  • DERBIA Bardoze 27 / Donapaleu 40

  • Hendaia 38 / Biscarosse 20

  • St Sèverin 21 / Barkoxe Mendikota 16

1.     Hendaia, 2. Donapaleu, 4. Bardoze, 7. Barkoxe Mendikota

 

Emazteak

 

Elite 2 mailako lehen eguna:

  • Arroxela 93 / AS Baiona 0

 

PILOTA

 

Esku huska

 

Trinketean,

 

Amaturrak, lehen mailako Iparraldeko Txapelketaren lehen egunaldia

  • Urruñako Bizkubi eta Etxegoin 40 / Atzarriko Antxordoki eta Retegi 21

  • Urruñako Elgart eta Zigarroa 40 / Amikuzeko Amédee Lafitte eta Mendiburu 25

  • Urruñako Agirre eta Benesse 40 / Airetikeko Jauregiberri eta Iribarren 31

  • Baigorriko Barrenetxe eta Larre 40 / Atzarriko Massonde eta Amestoy 21

  • Baigorriko Etxeberri eta Alkasena 40 / Goizeko Izarrako Santamaria eta Etxamendi 29

  • Sarako Iribarren eta Lekuona 40 / Hazparneko Itoiz eta Maitia 37

  • Sarako Larretxea eta Etxeberri 40 / Irisarriko Etxegarai eta Bidart 28

  • Denek Bateko Etxeberri eta Haristoy 40 / Errenteriako Taberna eta Chapuso 24

 

Berezkoak,

 

Milafrangako Eskulari Pro lehiaketaren finala

  • Pierre Etxeberri – Ducassou 40 / Larralde – Lambert 29

 

Donibane Garazin, Ihiztarien Kopako final-laurdena astelehenean:

  • Bielle – Iphar / Ziarrusta - Lazkano

 

Ezker paretan,

 

4 terdiko txapelketako final-zortzirenak.

  • Ezkurdia 22 / Elordi 17

  • Larrazabal 22 / Zubizarreta 15

Ezkurdia eta Larrazbal, Jaka eta Etxeberriaren multzoan final-laurdenetako ligan

  • Bakaikoa 22 / Artola 15 

  • Zabala 22 / Dario 19

Bakaikoa eta Zabala, Altuna eta Peñaren multzoan

 

ESKUBALOIA

 

Emazteak

 

Nationale 1 – 4. eguna

  • Euskal Kosta 36 / Fleury Loiret 23. Lapurtarrak laugarren

 

Nationale 2 – 4. eguna

  • Paue Nousty 28 / Zibero 21. Atharraztarrak bederatzigarren

 

Atarrabiako Beti-Onak taldeko neskak EHF Kopako final-hamaseirenetara pasa dira Ukraniako Galychankari gaina harturik (24-26). Joanekoan ere batez nagusitu ziren (26-25). Talde nafarrak Europako txapelketako ondoko kanporaketara pasatzea erdietsi du.

 

Lehen mailako txapelketaren kontu

  • Donostiako Bera Bera 34 / Morvedre 25

  • Asteazkenean : Beti Onak / Kanaria Haundia

Gipuzkoarrak lehen tokian sailkapenean

 

Gizonak

 

Nationale 2 – 4. eguna

  • Arcachon 24 / Hendaia 39

  • Paue Nousty 33 / Zibero 24

Sailkapenean: 8. Zibero  eta 9. Hendaia

 

Nationale – 4. eguna

  • Stade Montois 36 / Irisartarrak 26. Baxe nafartarrak zazpigarren

 

Lehen mailan

  • Viveros Herol 30 / Irungo Bidasoa 35. Bidasoa bigarren

 

FUTBOLA

 

Gizonak

 

Nationale 2 – 7. Eguna

  • Locmine 1 / Aviron 2. Baiona seigarren

 

Nationale 3 - 5. Eguna

  • Genêts 2 / Castanet 1. Angelu bigarren

 

Ligako 8. Eguna

  • Erreala 0 / Rayo 1

  • Osasuna 2 / Getafe 1

  • Athletic 2 / Mallorca 1

  • Alaves 3 / Eltxe 1

8. Athletic, 10. Alaves, 12. Osasuna, 19. Erreala

 

Emazteak

 

Liga – 6. eguna

  • Erreala 1 / Tenerife 2

  • Atletico 1 / Athletic 1

  • Eibar 0 / Barcelona 4

3.Erreala, 12.Eibar, 13. Athletic

 

IZOTZ HOKEIA

 

Magnus ligako zazpigarren eguna :

  • Angers 4 / Hormadi 2. Angelu hamargarren

 

LASTERKETAK

 

Garazi Arrosez

  • Diane Larraburu

 

Munhoako Lasterketa Lasan

  • Bastian De Almeida eta Céline Julien

 

Oletako Lasterketa Urruñan

  • Romain Larripa eta Maud Combarrieu

 

Kortsarioen triatloia Ziburu – Sokoan

  • Yannis Bachir eta Emilie Morier

 

Donibane Lohizuneko Swim Run Bask – lasterka eta igerika

  • Banaka: Unai Nieto eta Leeloo Bibes garaile

  • Binaka: Hugo Clément – Fred Bélaubre / Céline Humbert – Julie Miègeville

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu