(Ipar EH)

Baionako errugbi taldeak galdu du Tolosaren zelaian partida ona eginik ere

Baionak errefera eman dio Stade Toulousain Frantziako txapeldunari elkarren betean ari izanik oren batez. Zazpi entsegu sartu dituzte okzitaniarrek eta lau lapurtarrek. Tolosarrak lehen dira sailkapenean eta baionarrak bosgarren.

Baionako errugbi taldeak galdu du Tolosaren zelaian partida ona eginik ere
Ez du balentriarik sortu ahal izan Baionako errugbi taldeak Tolosan. AVIRON BAYONNAIS
Kriztof Arotzarena
2026/10/12 06:50

ERRUGBIA


Emazteak


Elite 2 – lehen eguna

  • Nancy 12 / ASB 27

Gizonak


TOP14 - 6. eguna

  • Tolosa 45 / Aviron 34

Sailkapena : 1. Tolosa 24 ; 5. Baiona 17

Heldu den igandean, Challenge Kopako lehen eguna : Baiona / Hego Afrikako Cheetahs


ProD2 txapelketako 6. eguna

  • Aurillac 52 / BO 33

Sailkapena: 1. Oyonnax 28; 5. Miarritze 18

Heldu den ostiralean, BO / Angoulême


National 2 – 5. eguna,

  • Maule 22 / Tyrosse 13

  • Peyrehorade 32 / Donibane Lohizune 38

Sailkapena : 1. Exaequo da Donibane Lohizune  Aubenasekin; 6. Maule


Federal 1 – 5. eguna

  • Lurde 24 / Angelu 31

  • Nafarroa 47/ Lannemezan 22

Sailkapena: 1. Angelu; 6. Nafarroa


Federal 2 – 4. eguna

  • Mugerre 31 / Bokale 20

  • Stade Bordelais 25 / Hazparne 22

  • Emak Hor 27 / Casteljaloux 19

Sailkapena: 2. Hazparne; 5 Emak Hor; 7. Mugerre; 8. Bokale


Federal 3 – 4. eguna

  • Hendaia 41 / Barkoxe-Mendikota 32

  • Donapaleu 18 / Tarbes 21

  • Inthalatz 16 / Bizanos 22

  • ASB 20 / Arudy 21

Sailkapena: 1. Hendaia; 5. Barkoxe Mendikota; 8. ASB; 9. Donapaleu; 10. Larresoro


XIII-ko errugbia


Nationale 2 mailako lehen eguna

  • Racing Club Lescure: 12  / Euskal XIII: 46


PILOTA


Heldu den ostegunean hasiko da XX. Munduko Txapelketa Argentina eta Uruguain. Euskal Selekzioko plekariak igande honetan abiatu dira. Hitzordu historikoa izanen da Euskal Selekzioarentzat, lehen aldiz lehiatuko baita ofizialki munduko txapelketa NAGUSI batean. Loiuko aireportuan hainbat lagunen agurra ukan dute, Gure Esku herri mugimenduak eta 7Baietz! elkarteak deiturik.

Bizkaiko, Araba eta Gipuzkoako pilotariek baizik ez dute janzten ahal Euskal Selekzioaren atorra. 41 dira. Aipatu dugu jada beste 40 euskal herritar Frantziako selekzioan ariko direla eta 44 Espainiarekin. Eta Estatu Batuen izenean hiru.
Frantziako selekzioa bihar abiatuko da. Emankizun berezia izanen da hainbat elkarrizketekin asteazken arratsean 7 orenetarik goiti. Eta ostegunetik goiti, hango berriak emanen ditugu kroniken bidez. Astelehen eta ostiraleko kirol saioen tenorean. Asteartetik ostegunera goizeko 7 :45tan. Errepikak Ondaiziela saioan.


Trinketa


Berezkoak, 21. Zuraideko Alex Erviti trofeoaren finala

  • Etxeberria – Luro 40 / Teillery – Ugarte 30


Makeako Joko berri lehiaketaren finala

  • Elizalde – Gixandut 40 / Maiz – Rekalde 36


Donibane Garaziko Ihiztarien kopako partida astelehenean 17:00

  • Elizalde – Gixandut / Mariluz – Rekalde

  • 16:00 Aitzin partida, gazteak: Gonzalez-Etxegoin / Ithurri-Larretxea

 

Aldudeko Ibarreko feriako partida:

  • Maiz – Unai Etxeberri 40 / Aurrekoetxea – Mariluz 35

 

Amateurrak, Ipar Euskal Herriko txapelketako bigarren eguna

  • Sarako Etxeberri Patxeko - Zozaya 40 / Urruñako Agirre - Benesse 39

  • Zaharrer Segiko Bielle – Camino 40 / Noizbaiteko Hiribarne - Larralde 33

  • Urruñako Elgart – Zigarroa 40 / Noizbaiteko Inxauzpe – Duhalde 34

  • Sarako Iribarren - Lekuona 40 / Lau Herriko Dufau – Lafitte 13

  • Airetikeko Jauregiberri – Larramendi 40 / Goizeko Izarrako Etxamendi – Zubiat 27

  • Zaharrer Segiko Ibarrola - Jauregi 40 / Itsasuko Duhalde - Paraxu 25

  • Urruñako Delafuente eta Etxegoin 40 / Errenteriako Barandiaran eta Chapuso 14

  • Denek Bateko Harizmendi eta Haristoi 40 / Irisarriko Etxegarai eta Bidart 35


Ezker pareta


Lau t’erdiko Txapelketako kanporaketak

  • Elordi 22 / Larrazabal 20

  • Murua 22 (Darioen ordez azken hau kolpatu baita) / Senar 10

Final-laurdenetako ligaxkan, Elordi eta Murua A multzoan ariko dira Peio Etxeberria eta Ezkurdiarekin


Iruñean:

  • Laso 22 / Jaka 10

Laso lehiatuko da B multzoan Zabala eta Altunarekin. Laugarren lekua trenkatuko da azken kanporaketa kari astelehen honetan, Tolosan:

  • Artola / Peña

Finalerdiak, Azaroaren 7an Donostian eta 8an Gasteizen jokatuko dituzte. Finala azaroaren 22an jokatuko dute, Bilbon, Bizkaia Frontoian.


FUTBOLA


Gizonak


Frantziako Kopako 5. itzulia

  • Genêts 1 / Lège-Cap-Ferret 0

  • Talence 3 / Aviron 3 – penaltien ondotik sailkatu dira lapurtarrak

  • JA Miarritze 3 / Arcachon 5

  • Saint-Emilion 2 / Hazparne 2 – penaltietan galdu dute hazpandarrek

  • Hiriburuko Ainarak 0 / Mérignac 2

Genêts eta Aviron sailkatu dira 6. itzulirako


ESKUBALOIA


Emazteak


National 1 – 5. eguna

  • Chambray 25 / Euskal Kosta 30

Sailkapena: 4. Euskal Kosta


National 2 – 5. eguna

  • Zibero 30 / Pessac 23

Sailkapena: 6. Zibero

 

Ligako 5. eguna

  • Guardes 21 / Atarrabiako Beti Onak 21

  • Kanaria Handia 24 / Donostiako Bera Bera 26

Sailkapena: 1. Bera Bera; 7. Beti Onak

 

Gizonak


Ligako 5. eguna

  • Bidasoa Irun 38 / Sebilla 33

Sailkapena: 2. Bidasoa


SASKI BALOIA


Emazteak


National 2 – 5. eguna

  • Angelu 73 / Stade Rochelais 49

Sailkapena: 8. Angelu


BOLEIBOLA


Emazteak


National 3 – 3. eguna:

  • Gruissan 3 / Angelu 1

Sailkapena: 11. Angelu

 
IZOTZ HOKEIA


Magnus ligako 9. eguna

  • Cergy 5 / Hormadi 2

Sailkapena: 12. Angelu


LASTERKETAK


Kintoa Kurri Bankan 20 km

  1. Jean Latxague eta Fanni Irubetagoiena


Urdazubiko Konrabandisten lasterketa larunbatean

Maratoi erdia 21 km:

  1. Hodei Lujanbio eta Maddalen Jimenez

Gaueko Lanak 11 km:

  1. Asier Latorre eta Maud Combarrieu


Errobiko lasterketa Baionan 10 km

  1. Nicolas Mariani eta Sophie Duboué


Heletan Gaindi

22 km

  1. Tristan Grandé eta Emma Pédelaborde

13 km

  1. Gexan Lafitte eta Marion Supervie


Euskal Race Landibarren 19 km

  1. Peio Etxeberri eta Hyacinthe Legrand

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu