Azken minutuan Joris Segonds Aviron taldeko zabaltzaileak punpa laster bat pasatu du eta Baionak irabazi du 35 - 32 Toulonen aurka. 25 puntu sartu ditu Segondsek. Xuri urdinek bi entsegu markatu dituzte eta Toulonekoek 4.
ERRUGBIA
Hamalaugarren garaipena segidan erdietsi du Baionak bere zelaian. Hamabost hilabete bada ez duela Jean Dauger zelaian galdu. Heldu den igandean, Tolosa Frantziako txapelduna errezebituko du Aviron taldeak.
TOP14 txapelketa - 4. eguna
Aviron 35 / Toulon 32. Sailkapenean bosgarren
ProD2 txapelketa - 5. eguna
Nevers 38 / BO 24. BO hamalaugarren. Urriaren 3an, 19.30: BO / Aurillac
Federale 2 txapelketako hirugarren eguna igandean
DERBIA Hazparne 30 / Emak Hor Arrangoitze-Basusarri 31
Mugerre 46 / Ger-Séron-Bédeille 20
Aramits 23 / Bokale 22
Inthalatz Larresoro 23 / Pont Long 25
Sailkapena : 2. Emak Hor ; 5. Mugerre ; 7. Bokale ; 8. Hazparne ; 11. Inthalatz
PILOTA
Esku huska
Berezkoak, Garindaineko lehiaketaren finala
Ziarrusta – Ugarte 40 / Lafitte –– Lazkano 27
Eskulari Pro pilota lehiaketaren finalerdiak urriaren lehenean, asteazkenarekin, Milafrangako trinketean:
18.30 : Ospital – Gixandut / Pierre Etxeberri – Ducassou
21.00 : Maiz – Iphar / Larralde – Lambert
Milafrangako lehiaketaren finala urriaren 4an goizeko 11 orenetan zuzenean Euskal Irratietan
Donibane Garaziko ihiztarien kopako bigarren itzulia irailaren 29an - 17.00 :
Darmendrail – Luro / Espinal - Murillo
Arbonako Joko Berri lehiaketaren finala:
Chapelet Housset – Dufau 40 / Bizkubi – Etxegoin 19
Heletako Joko Berri lehiaketaren finala:
Antxordoki – Massonde 40 / Alfaro – Maitia 26
Plaza laxoan, Xiberoko txapelketaren finala Urdiñarben
Azcona - Etxart Sarasola 30 / Inchauspe - Amulet 27
Zezta punta
Jai Alai ligako finalak Donostian irailaren 29an - 19.00
Emazteak : Elaia – Maia / Oihana - Arai
Gizonak : Barandika - Lopez / Urreisti - Basque
FUTBOLA
Gizonak
Frantziako kopako laugarren itzulia kari
Lescar 0 / Aviron 7
Baionako Croisés 0 / St Pierre du Mont 0 – Croisés taldeak penaltietan irabazi 4 eta 1
Donibane Lohizuneko Arin 2 / Andernos 0
Ligako 7. Eguna
Mallorca 1 / Alaves 0
Villareal 1 / Athletic 0
Barcelona 2 / Erreala 1
Betis 2 / Osasuna 0
10. Athletic ; 11. Alaves ; 13. Osasuna ; 17. Erreala
Txapeldunen ligako bigarren eguna asteartean 21.00
Alemaniako Borussia Dortmund / Athletic
Emazteak
Liga – bosgarren eguna
Badalona 0 / Erreala 2
Athletic 1 / Sevilla 1
Lebante 0 / Eibar 1
3. Erreala ; 11. Eibar ; 14. Athletic
IZOTZ HOKEIA
Magnus ligako bosgarren eguna:
Grenoble 6 / Hormadi 1 – bederatzigarren
Asteartean 20.30tan, Hormadi / Bordele La Barren
ESKUBALOIA
Emazteak
Nationale 1 – hirugarren eguna
Saint-Junien Rochechouart 29 / Euskal Kosta 24. Lapurtarrak 5garren
Nationale 2 – hirugarren eguna
Zibero 29 / Thuir 26. Lehen garaipena. Atharraztarrak 9garren.
LASTERKETAK
Iratiko triatloia Xiberoko ikastolek antolaturik
LUZEA
Tolosaldeko Aitor Regillagak eta Bidarteko Berenice Bruniauk irabazi dute
TXANDAKA
Gizonak : Lizardi taldeko Ander Etxeberria / Eneko Etxeberria / Aitor Garmendia
Emazteak : Aitziber Leoz / Arantxa Iriarte / Maria Muñoz
LABURRA
Jon Azaldegi eta Ines Patricio garaile
Baionako 39. harresietako lasterkaldia
Nicolas Labeyrie eta Marion Chomel nagusitu dira
Izaskun Oses atleta nafarra munduko txapeldunorde izan da 1.500 metroetako T13 lasterketan. Hau da ikusmen urritasuna duten atletentzako kategoria. Zilarrezko medaila eskuratu du New Delhiko atletismo paralinpikoko Munduko Txapelketetan.
TXIRRINDULARITZA
Paula Ostizek junior mailako munduko txapelketa irabazi du Ruandan. Esprintean nagusitu da nafartarra. Azken titulua duela 16 urte irabazi zuen euskaldun batek. Romain Sicard lapurtarra izan zen hura, 2009an, gizonezkoen 23 urtez azpiko iraupen luzeko proban.
Eta Ellande Larronde saratarrak berriki bururatu zuen aurtengo denboraldia Salamankako itzuliko etapa bat ederki irabazirik. Eta Elite mailan lehiatuko da Frantziako selekzioarekin Pistako munduko txapelketaren karietara Ellande Larronde. Urriaren 22tik 26ra iraganen da Txilen