Baiona (Lapurdi)

Baionako Harrera Gunea berriz ideki dute, baina oraindik ez osorik

Baionako Harrera Gunea berriz ireki dute, partez, bi hilabetez hetsirik egon ondoren. Dutxak eta garbigailuak bakarrik izanen dira martxan. Labezomorro, arratoi eta elektrizitate arazoak zirela-eta hetsi zuten aitzineko gunea.

Baionako Harrera Gunea berriz ideki dute, baina oraindik ez osorik
Oraingoz dutxak eta garbigailuak berriz martxan jarri dituzte. EUSKAL IRRATIAK
Esteban Bastié Aguerre
2025/09/30 18:04

Kasik bi hilabetez hetsia izan ondotik, berriz zabaldu dituzte ateak Baionako Lesseps kaian kokatua den Point Accueil Jour edo Eguneko Harrera Gunean. Uztailaren erdian behartuak izan ziren zerbitzua ixtera, osasun arazo larriak zirela eta.

Izatez, gunea ixteko arrazoi nagusien artean zeuden labezomorroak eta arratoiak agertu izana, instalazio elektrikoa araudietatik kanpo egotea, eta hezetasunaren ondorioz hainbat tokitan sortu ziren lizunak. Oraingoan, berriz, partzialki baino ez da ireki: oraingoz dutxak eta garbigailuak berriz martxan jarri dituzte, baina ez dute publikoari zuzenean harrera egiteko aukerarik. Horrek mugak ezartzen dizkie egunero bertara hurbiltzen diren ehun pertsonatik gorakoei.
Elkargoak aurki abiatu behar ditu beharrezko lanak, besteak beste elektrizitateari eta saneamenduari dagozkionak. Obrak burutu ondotik, urte bukaeran berriz osoki irekiko dutela espero dute.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu