Lionel Mazars Moderne jatetxeko burua da Plekariren sortzaileetarik bat eta berak du Masters antolatzen. Esku Pilota bere elkartearen atorra ezarri nahi zuen nafarrak baina lehiaketa pribatua denez, ez da posible izanen. Haatik Ezkurdia ariko da.
Luis Sanchezek ez du Baionako Masters lehiaketan parte hartuko
Plekari elkarte berriarekin ez engaiatzearen ondorioa da. 24 pilotari berezkoetarik 19 Plekari elkarte berriarekin engaiatu dira. Haatik Sanchez, Gichandut, Maiz, Espinal eta Mariluzek Esku Pilota beste elkartearekin segitzen dute mementoko. Jakin behar da Lionel Mazars Moderne jatetxearen jabea dela Plekari elkartearen sortzaileetarik bat eta berak duela Mastersa antolatzen.
Esku Pilota bere elkartearen atorra ezarri nahi zuen Sanchezek baina lehiaketa pribatua denez, ez da posible izanen.
Lionel Mazarsen azalpenak hauek izan dira:
30.000 euro heineko lehiaketa antolatu dute
Arriskua hartzen du Lionel Mazars antolatzaileak Joseba Ezkurdia ezkerparetako profesional nafarra aukeratuz. Peio Larralderekin ariko da gibeletik eta lehen aldia duela trinketean jokatuko aitortu digu Ezkurdiak:
Finalerdiak hauek dira :
Uztailaren 15ean, asteazkenarekin 19:00: Lafitte – Ducassou / Ospital – Iphar
Biharamunean, ostegunarekin 19:00: Larralde – Ezkurdia / Etxeverri – Orhategarai
Finala uztailaren 19an, igandearekin, 11:00.