Baiona (Lapurdi)

Baionako Translatines festibalaren oroimena, pantaila handira

Translatines festibalaren 30 urteko ibilbidearen dokumentala sortu dute Jean Francois Hautin eta Nadine Perez zuzendariek..

Baionako Translatines festibalaren oroimena, pantaila handira
Translatines festibaleko iragarkiak Baionako karriketan.
Admin
2025/01/16 14:02

30 urtez Translatines festibalak bazterrak inarrosi zituen antzerkiaren munduan Baionan. Chimères antzerki taldeak antolaturik, mundu mailako 250 antzerki talde jinarazi zituen 1981 eta 2014 artean, bereziki Hego Amerikatik. La Fura dels Baus, Els joglers edo Teatro de los Andes, ondotik mundu mailan fama handia izan zuten tropak hurbildu ziren festibal honetara. Ibilbide hortaz dokumental bat estreinatuko dute Jean Francois Hautin eta Nadine Perezek, Baionako Atalante zine gelan urtarrilaren 17an, 18:30etan.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu