Asteazken arratsaldean, Baionan, Brigitte Macronen bisitaren aurkako Sutan eta Itaia taldeen protestak oztopatu ditu poliziak. Brigitte Macron eta Didier Deschamps Baionako Ospitalean izan dira, 'Pieza horien' kanpaina abiatzeko.
Sutan Borroka Transfeminista mugimenduak eta Itaia Emazteen antolakunde sozialistak elkarretaratzera deitu zuten asteazken honetarako, duela gutti bideo batean feministak iraindu zituen Brigitte Macronen etortzearen salatzeko Baionan.
30 bat manifestatzaile elkartu dira beraz Baionako ospitaleko haur eta nerabeen psikiatria zerbitzuan. Bertan, 'City stade', hiriko estadio bat, hausnartzera etorri behar zen Brigitte Macron. Azkenean, jakin da Brigitte Macron Baionako ospitaleko harrera nagusira zuzenean joanen zela Didier Deschamps futbol entrenatzailearekin 'Pieza horien' kanpainaren hasiera aurkezteko. Baina, ospitalerantz joatean Frantziako poliziak Maurice Ravel karrikan blokatu ditu manifestariak, han atxiki ditu kasik bi orduz, eta identifikazioak burutu ditu.
Manifestariek adierazi dute beren blokatzea onartezina dela adierazi dute eta salatu dute manifestariak oztopatzeak erakusten duela herritarren eskubide politikoak zalantzan emanak direla gaur egun. Ber momentuan ospitalean, bakarrik hautatu dituzten hedabideek elkarrizketak egin ahal izan dituzte, frantses hedabideak.