Antiinperialismotik, herrien burujabetza eta euskal nazioaren eraikuntza aldarrikatu dituzte. Nazioarteko botere handiek gerla, presioa eta baliabideen kontrola erabiltzen dituztela haien nagusitasuna bermatzeko salatu dute gerlarik ez erranez.
Gerlarik ez: EH BAI eta EH BILDU alderdien mezua
Adierazpen bateratua egin dute Irungo Ficobatik EH BAI eta EH BILDU ezkerreko alderdi abertzaleek. Berriz ere testuinguru zail batean iraganen dela Aberri Eguna apirilaren 5 honetan azpimarratzen dute. Beren ikuspegia antiinperialismotik eta herrien eskubideen defentsatik abiatzen dela diote bi alderdiek.
Txomin Casteigts, EH BAIko boz eramalea:
Euskal Herriaren oraina eta geroa erabakitzeko, beste jauzi bat egin behar dela burujabetzaren bidean iduritzen zaie. Euskal Herriko hiru eremu administratiboetan, estatus politikoak berritzeko beharra azpimarratzen dute.
Krisia gara honetan, herritarren ongizatea lehenetsi behar dela diote bi alderdiek, merkatu espekulatzaileen interesen gainetik. Horrez gain, Euskaraz biziko den Euskal Herria ere eraiki nahi dute.
Igande goizeko 11 orenetan manifestazioa igandean Baionan
Baionako Xaho kaian ematen du hitzordua EH BAIk heldu den igandean, 11 orenetan abiatuko den manifestazioan parte hartzeko. Ondotik bazkaria, animazioak eta kontzertuak izanen dira. Bere aldetik, Iruñean ospatuko du Aberri Eguna igandean, EH BILDU alderdiak.